Blaise Cendrars

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Cendrars, Modiglianik egindako erretratua.

Frédéric Louis Sauser, ezagunagoa Blaise Cendrars izengoitiagatik (La Chaux-de-Fonds, Suitza, 1887ko irailaren 1a - Paris, Frantzia, 1961eko urtarrilaren 21a) suitzar jatorriko idazle frantsesa izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mundu guztian zehar bidaiak egin ondoren, Atzerriko Legioan soldadu izan zen; beso bat galdu zuen Lehen Mundu Gerran. Bere poesiak eragin handia izan zuen Apollinairengan eta surrealistengan: Pâques à New York (1912, "Eguberriak New Yorken") eta La Prose du transibérien et de la petite Jeanne de France (1913, "Transiberianoko eta Frantziako Jeanne txikiaren prosa"). Hitz lauz idatziriko obrek abenturazale modernoaren epopeia osatzen dute: L´or (1925, "Urrea"), Moravagine (1926), Rhum (1930, "Rona"), La vie dangereuse (1938, "Bizitza arriskutsua"), L´homme foudroyé (1945, "Gizon tximistak joa") eta Aujourd´hui (1931, "Gaur").

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Blaise Cendrars Aldatu lotura Wikidatan