Blaise Pascal

Wikipedia, Entziklopedia askea
Blaise Pascal
Blaise Pascal
Datu pertsonalak
Jaio 1623ko ekainaren 19a
Clermont-Ferrand, Auvernia (Frantzia)
Hil 1662ko abuztuaren 19a
Paris (Frantzia)

Blaise Pascal (Clermont-Ferrand, Auvernia, Frantzia, 1623ko ekainaren 19a - Paris, Frantzia, 1662ko abuztuaren 19a) filosofo, matematikari eta fisikari frantziarra izan zen. Historian izan den gizonik jakintsuenen artean sailkatzen da.

Pascal (Pa) Nazioarteko Unitate Sistemako presio unitate izena bere abizena erabiliz ezarri zen.

Bizitza

Etiennek, Blaisen aitak, irakaskuntzari buruz ideia ortodoxoak zituen. Horregatik bere semea berak hezi zuen. Hamabost urte arte matematikak ez zituela ikasi behar esan zion bere aitak, berak jakingura handia zuen hori buruz eta geometria ikertzea erabaki zuen.

Hamalau urterekin Mersenneren bileratara joaten hasi zen. Hamasei urterekin Mersennen bileran orri bat aurkeztu zuen, honek geometria deskriptiboaren teoremak aurkezten zituelarik, Pascalen hexagono mistikoa barne hartuta.

Pascalek lehenengo kalkulagailu digitala sortu zuen 1642.urtean, bere aitari laguntzeko. Aparatuak, Paskalina izena zuelarik, kalkulagailu mekanikoa zirudien.

Geometria, hidrodinamika, hidrostatika eta presio atmosferikoaren ikerketak landu eta gero, xiringa, prentsa hidraulikoa asmatu eta Pascalen presio legea sortu zuen.

Geometrian ebakidura konikoak ikasi eta teorema garrantzitsuak egin zituen. Fermat lagunduta probabilitatearen teoria eraiki zuen. Bere lanik garrantzitsuena “Pensées” izan zen, bere pentsamendu pertsonalen bilketa.

Pascal hogeita hemeretzi urterekin hil zen, urdaileko tumorea zuela, geroago garunera hedatu zela.

Pascalen printzipioa

Lastairatxo puzgarri bat uretan murgiltzeko beherantz bultzatu egin behar da. Errazagoa da objektu pisutsu bat uretan ondoratua eustea kanpoan baino. Urpean zaudenean, tinpanoetan presioa sumatzen duzu. Adibide hauek, eta beste batzuk gorputz ondoratu batean likidoak presioa egiten duela adierazten dute. Baina, zerk sortzen du indar hori? Zer norabidetan du eragina? Aireak ere indarra egiten al du gorputzetan? Zerk zehazten du gorputz baten flotazioa uretan? Hauek dira fluidoen estatika baieztatzen duten adibideak: orekaren ikerketa likido eta gasetan.

Fluido bat solido batekin kontaktuan egotean, fluidoak, indarra eragiten du solidoaren gainazalaren puntu guztietan. Zuloak dituen plastikozko botila bat urez betetzen dugunean, ura perpendikularki aterako da.

Fluidoen ikerketetan, beharrezkoa da jakitea zer nolako indarra eragiten duen gainazalaren puntu bakoitzean, indarra bere baitan baino. Pertsona bat lastairatxo batean etzanda edo geldirik dagoenean, indar bera egingo du bi kasuetan (bere pisua).Pertsona presio handiagoa egingo du lastairatxoan zutik etzanda baino. Hala ere, lastairatxoa uretan murgilduko da indarra hankatan kontzentratuz. Pertsonaren pisua gainazalaren puntuetan banatuko da: gainazal hau txikiagoa den heinean, indar gehiago izango da puntu bakoitzean.

Formula:

non

= presioa (Pa = N/m²)
= indarra (N)
= azalera () ( ere esaten da azalera neurtzeko beste batzuetan).

Indarra azalera unitate desberdinetan, kasu bakoitzean desberdina izango da. Uretan murgilduta gaudenean, belarrietan sentitzen dugun eragozpena likidoaren presioan datza.

Dentsitatea eta pisu espezifikoa

Dentsitatea materialen trinkotasuna neurtzen duen magnitudea, hau da, materialaren kantitate eduki ezina bolumen batean. Gorputz bat material jakin batez egina badago, bere dentsitatea kalkulatu dezakegu masa zati bolumena eginez.

Pisu espezifikoa, materia baten bolumen jakinaren pisua da.

Beraz:

Fluido baten ezaugarri estrukturala, presioak transmititzen ditu; solidoetan, indarra transmititzen da. Portaera hau Blaise Pascal fisikari frantsesak aurkitu zuen, printzipio hau ezarri zuen: geldirik dagoen fluido bati presio aldaketa aplikatzen zaionean fluido horretatik transmititzen da alteraziorik gabe. Norabide guztietan berdina da eta indar perpendikularra eragiten du bere paretetara. Pascalen printzipioa makina hauetan praktikan jartzen da: prentsa hidraulikoan, igogailuetan, garabietan besteak beste.

Prentsa hidraulikoa

Dispositibo hauek, indar gutxi eginez pisu handia daukaten gauzak prentsatzea, altxatzea… uzten digu.

Likidoa daukan ontzia bi lepo dauzka, tapoi doitua eta zati itxiekin, aske irrista daitezkeenak hodietatik. Pistoi txikian indarra eragiten bada, presioa Pascalek esan bezala gertatzen da, ontziaren fluido puntuak indar perpendikularrak sortuko dituzte paretekiko.

Adibidez, pistoiaren gainazala mutil batena baino lau aldiz handiagoa bada, mutilak lau aldiz indar gutxiago egingo du pistoiak baino.

Prentsa hidraulikoak palanka mekanikoa bezala, ez da energia biderkatzen. Pistoi txikian desplazatutako likidoaren bolumena, pistoi handian kapa mehe bat bezala gelditzen da, beraz, desplazatutako indarra berdina izango da bi pistoietan. Bukatzeko, beste adibide bat, dentistak aulkitxoaren pedala sakatu egin behar du gaixoari igotzeko.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Blaise Pascal Aldatu lotura Wikidatan