Blanca Fernández Viguera

Wikipedia, Entziklopedia askea
Blanca Fernández Viguera

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakBlanca Fernández Viguera
JaiotzaIruñea1951ko martxoaren 23a (73 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaDeustuko Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jardueraksoziologoa eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Nafarroako Unibertsitate Publikoa

Blanca Fernández Viguera (Iruñea, 1951ko martxoaren 23a) soziologoa, ikertzaile soziala, feminista eta Nafarroako Unibertsitate Publikoan (NUP) genero-ikasketak sustatu dituen irakaslea. 2018an Nafar Gobernuak Berdinna saria eman dio gizon eta emakumeen berdintasuna lortzeko egin duen lanagatik.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Deustuko Unibertsitatean Politika zientzia eta Soziologia) ikasketak burutu zituen Nafarroako Unibertsitate Publikoan Gizarte Lana Saileko irakasle titularra izan da. (1993-2012) "Generoan aditua" Titulu Propioaren zuzendari akademikoa izan zen. (2009-2012).[1]

Bertan, Familia eta Taldeekiko Esku-hartze Sozialeko Masterrean generoa bultzatzeko nahiz Nafarroako Unibertsitate Publikoko Generoko Espezializazio-Diplomako Berezko Tituluaren alde lan egin zuen. Langaiak[2] aldizkariaren sustatzailea izan da. Mugimendu feministen militantzian eta emakumeen eskubideen defentsan aitzindaria, GITE-IPES Elkartearen sortzailekidea izan zen, bere genero ildoa bultzatuz.[3][4] Elkartearen helburua zen unibertsitatera joateko aukerarik ez zuten langileei, feministei, sindikalistei eta ekimen sozialetan zebiltzan pertsonei prestakuntza eskeintzea.[5]

Bere ikerketen eta hezitzaile-lanen ildo nagusiak hauek izan dira: pobreziaren feminizazioa, bazterketa soziala eta generokoa, 1975-2003 bitartean emakumeen egoera Nafarroan, genero-indarkeria, genero ikuspegia zeharkako lerro gisa unibertsitateko ikasketetan, eta berdintasun planen garapena.[6][7][8][4]

Errekonozimenduak eta sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2018an Nafar Gobernuaren eskutik Berdinna saria[9][10] “emakumeen eta gizonen arteko berdintasunean aurrera egiteko Nafarroan egin duen zalantzarik gabeko ekarpenagatik”.[3][11][12] IPES Elkarteak (Instituto de Promoción de Estudios Sociales/Gizarte Ikerketarako Talde Eragilea) hautagai gisa proposatu zuen eta nazioarteko 26 pertsona ezagunen babesa lortu du.[4][13]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) «CV Blanca fernandez Viguera» (PDF) IPES.
  2. «Funtsak: Langaiak» catalogo.sanchoelsabio.eus (Noiz kontsultatua: 2018-03-04).
  3. a b «Gobernuak Blanca Fernández Viguera ikertzaile sozialari eman dio 2018ko Berdinna saria» www.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2018-03-04).
  4. a b c «Blanca Fernández Viguera ikertzaile feministak berdintasunaren Berdinna saria jaso du» https://euskalerriairratia.eus (Noiz kontsultatua: 2018-03-28).
  5. «"Gizonek pribilegioen VIP txartela itzuli behar dute"» Argia (Noiz kontsultatua: 2018-11-01).
  6. «Sexu banaketaren amildegia» Argia (Noiz kontsultatua: 2018-03-28).
  7. (Gaztelaniaz) Fernández Viguera, Blanca. (1993). (PDF) Causas de la feminización de la pobreza. (Geu emakumeok.). .
  8. (Gaztelaniaz) «Blanca Fernández Viguerari elkarrizketa.» (PDF) Auzolan, Nafarroako Politologoen eta Soziologoen Elkargoaren Berripapera. 2007.
  9. «Nafarroako Gobernuak “Berdinna” Saria sortu du emakumeen eta gizonen arteko berdintasunerako» www.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2018-03-04).
  10. (Gaztelaniaz) «1-2018 FORU DEKRETUA, urtarrilaren 10ekoa, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloko Berdinna Saria sortzen duena.» vLex (Noiz kontsultatua: 2018-03-04).
  11. SL, TAI GABE DIGITALA. (2018-02-28). «Blanca Fernandez ikertzaile sozialari eman dio Berdinna 2018 saria nafar Gobernuak» naiz: (Noiz kontsultatua: 2018-03-04).
  12. «Berdinna saria, Blanca Fernandez ikertzaile sozialarentzat» https://euskalerriairratia.eus (Noiz kontsultatua: 2018-03-04).
  13. Vasca, EiTB Radio Televisión Pública. «Blanca Fernandez Viguera gizarte ikertzaileak jaso du Berdinna 2018 saria» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2018-03-28).
Wikidatan datu irekiak daude honi buruz: Blanca Fernández Viguera