Blanka Nafarroakoa (1333-1398)
| Blanka Nafarroakoa | |
Hilarria |
|
|
|
|
|---|---|
| 1350 – 1350 | |
| Norekin | Filipe VI.a Frantziakoa |
|
|
|
| Jaiotza | 1331 Nafarroako Erresuma |
| Heriotza | 1398ko urriaren 5a Frantzia |
Blanka Nafarroakoa edo Blanka Évreuxkoa (1331 – 1398ko urriaren 5a) Filipe III.a Nafarroakoa eta Joana II.a Nafarroakoa erreginaren alaba izan zen, beraz, Nafarroako infanta. Filipe VI.a Frantziakoa ezkondu zenean Frantziako erregina ezkontide bilakatu zen.
[aldatu] Biografia
Filipe III.a Nafarroakoa eta Joana II.a Nafarroakoa Nafarroako errege-erreginen alaba, amaren partetik Luis I.a Nafarroakoa eta Margarita Borgoinakoa eta aitaren partetik Luis I.a Evreuxkoa eta Margarita Artoiskoa zituen aitona-amonak. Karlos II.a Nafarroakoa neba zuen.
1350eko urtarrilaren 11ean Filipe VI.a Frantziakoaren bigarren emazte bilakatu zen, Joana Borgoinakoa Izurri Beltzak hil ondoren. Blanka orduko printzesarik ederrentzat hartzen zuten, izan ere, "Jakintsu Ederra" zuen ezizena. Tamalez ezkontza ez zuen luzaro iraun, erregea sei hilabete barru hil zelako (amodiozko nekeaz zurrumurruen arabera). Alaba bakarra izan zuten: Joana izenekoa (1351–1371). Honek Joanes I.a Aragoikoa ezkontzekotan izan zen, baina Aragoierako bidaian hil zen.
Blanka Neaufles-Saint-Martinera bizitzera joan zen eta, Alfontso XI.a Gaztelakoak proposatu arren ez zen berriro ezkondu. Proposamenari uko egiteko "Frantziako erreginek berriro ez zutela ezkondu" esan omen zuen. Gortea gutxitan bisitatu bazuen Joanes II.a Frantziakoaren babesa izan zuen. Neba eta Frantziako erregearen arteko harreman onak izan zitezen saiatu zuen.
Batzuek alkimiaren zalea izan zela eta bere gaztelu batzuetan laborategiak zituela diote, baita Nikolas Flamel alkimista babestu zuela. Konspirazio teoriek, tartean "The Holy Blood and the Holy Grail" liburuarena, Siongo Prioretzaren zazpigarren Maisu Nagusia zela diote.
1398ko urriaren 5ean hil eta Saint-Denis basilikan lurperatu zuten.
| Aurrekoa Joana Borgoinakoa |
Frantziako erregina ezkontidea 1350 |
Ondorengoa Joana I.a Auverniakoa |