Blarneyko gaztelua
|
||||
|---|---|---|---|---|
Blarneyko Gaztelua, omenezko dorrea aurrekaldean ikus litekelarik. |
||||
| Herria | Blarney, Cork Konderria | |||
| Koordenatuak | 51°55′44″N 8°34′15″W / 51.92889°N 8.57083°WKoordenatuak: 51°55′44″N 8°34′15″W / 51.92889°N 8.57083°W | |||
| Herrialdea | ||||
| Garaia | 1200. urtea baino lehen eraikia (1446ean suntsitua). | |||
Blarneyko Gaztelua (ingelesez Blarney Castle) Blarney udalerrian dagoen erdi aroko gotorleku bat da, Cork Konderria, Irlanda. Martin ibaiaren bazter-bazterrean.
Gaztelua XIII. mendearen hasieran eraiki zen, 1446an suntsitua, eta Munstergo erregea zen Dermot McCarthyk berreraikia. Zati batean suntsitua dago, omenezko dorrea eta zenbait gela besterik gelditzen direlarik. Goikaldean Etorriaren harria edo Blarney harria kokatzen da. Bisitariek hutsean exekituta daudelarik harri ospetsu honen behealdea musukatu behar dute eta honela hitz-jarioaren edo ele-edertasunaren dohaia jasoko dute.
Gaztelu honen inguruan lorategi ederrak daude, hauetan Druid's Circle ("Druiden Zirkulua"), Witch's Cave ("Sorginaren Leizea") eta Wishing Steps ("Desioen Harmailak") gune interesgarriak topa daitezkelarik. Hemendik hurbil Blarney House deritzon etxea dago, 1874an berritutako eskoziar erako etxalekua eta XV. mendetik aurrera Colthurst familiaren egoitza dena.
[aldatu] Iruditegia
-
Blarneyko harria edo Blarney Stone ospetsua musukatuz