Blas Infante

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Blas Infanteren hormairudia Xerezen.

Blas Infante Pérez de Vargas (Casares, Andaluzia, 1885eko uztailaren 5 - Sevilla, Andaluzia, 1936eko abuztuaren 11), politikari andaluziarra, andaluziar aberriko aitatzat hartzen da. 1983an, Andaluziako Parlamentuak autonomia-estatutuaren sarreran andaluziar aberriko aitatzat hartzea onartu baitzuen. 2007ko otsailaren 18an andaluziarrek berretsi zuten autonomia-estatutua berritzeko egindako erreferendumean. Andaluzismoaren ideologoa izan baitzen.

Infantek notario, historialari, antropologo, musikologo, idazle eta kazetari lanak egin arren, oso irakurle handia eta mintzalari ona zen. Nahiz eta bere lanen artetik 14 argitaratuak izan, 3.000 idazki baino gehiago idatzi zituen.

Andaluziako Juntako Andaluziako Ikaskuntzak, Infantek Coria del Rion zuen etxea erosi zuen 2001ean, bertan etxe-museoa eraikitzeko. Urtero, Andaluziako egunean, otsailaren 28an omentzen dute.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Andaluziako errealitatearekin kontaktuan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere aita, Luis Infante Andrade, zuzenbideetan lizentziatua zen eta Casaresko Epaitegiko idazkaria zen. Bere ama, Ginesa Pérez de Vargas, berriz, klase ertaineko nekazarien familiakoa zen. Blas Infantek batxilergoa ikasi zuen 1899ra arte Archidonako Eskolapioetan. 1900dik aurrera Casaresko Epaitegiko eskribau bezala lan egin zuen, eta aldi berean, Granadako Unibertsitatean, zuzenbidea ikasi zuen ikasle libre bezala, bakarrik ekainean eta irailean aurkezten baitzen. 1906an amaitu zituen ikasketak. Apunteak, Alberto Alvarez de Cienfuegos poetak, bere lagunminak, uzten zizkion.

Infantetarrak 1898ko krisi ekonomikoaren ondorioz, estu eta larri ibili ziren, eta ondorioz, Blas Infantek eskola utzi behar izan zuen. Halere, Blas Infantek bere kabuz ikasi zuen batxilergoko azken kurtsoa.

1909an oposizioak gainditu zituen eta notario jardun zen Cantillanan, Sevillako probintzian. Han, Sevillako intelektualekin eta ideologiak erregionalistekin harremanetan jarri zen, bereziki Sevillako Ateneoko kideekin.

Andaluziako jornalarien egoera ikusteak izugarri harritu zuen eta urte batzuk geroago hurrengoa idatzi zuen:

« Yo tengo clavada en la conciencia desde la infancia la visión sombría del jornalero. Yo le he visto pasear su hambre por las calles del pueblo.  »
Blas Infante

Lehendabiziko asanblada andaluziarra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Blas Infanteren ideologia, XIX. mendeko mugimendu errepublikanisten eta federalisten ondorengoa zen, eta andaluzismoaren defentsan eta Andaluzia eta Alfonso XIII.ak gobernatutako Espainiako beste eskualdeen arteko desberdintasunetan oinarritu zen. Bere helburua Andaluzia berritzea zen Espainia berritu ahal izateko.

« Mi nacionalismo, antes que andaluz, es humano. Creo que, por el nacimiento, la naturaleza señala a los soldados de la Vida el lugar en donde han de luchar por ella. Yo quiero trabajar por la Causa del espíritu en Andalucía porque en ella nací. Si en otra parte me encontrare, me esforzaría por esta Causa con igual fervor.  »
Blas Infante



1915en bere idazlanik garrantzitsuena argitaratu zuten Ideal Andaluz, non Andaluziako historia, identitate eta arazoei buruz bere iritzia emateaz gain, konponbideak proposatu zituen.

1918an, Rondan, 1883ko Constitucion Federal de Antequera kantonalistan oinarriturik, lehendabiziko asanblada erregionalista andaluziarra egin zen. Han, andaluzismoak jarraitu beharreko urratsak zehaztu zituzten, Andaluziarentzat autonomia osoa lortu ahal izateko. Horrez gain, Blas Infantek Andaluziarentzat propostatutako bandera eta armarria onetsi zuten. al-Andalus garaitik, 1095tik, dokumentatutako bandera txuriberdea eta Herkules agertzen den eskutua, Cadizko armarrian oinarritutako armarria izango ziren aurrerantzean "Andaluziako ikurrak".

Lehen Mundu Gerran zehar Espainia gerran sartzea eskatzeagatik espetxeratu zuten. Espainiak bere neutraltasuna hautsi eta armada bidal zezan nahi zuen, Frantziaren alde eta Alemaniaren aurka borrokatzeko. 1918ko hauteskundeetan, Gaucingo hauteskunde-barrutian bere burua aurkeztu zuen, eta urte bat geroago Sevillan, baina porrot egin zuen jauntxokeriak zeukan indarraren ondorioz.

1919ko urtarrilaren 1ean, hainbat Andaluziar etxeetako kideek eta berak, 1919ko Cordobako Manifestu Andaluzista sinatu zuten. Han Andaluzia nazio historikotzat definitu zuten estatu federal espainiarran.

« "Sentimos llegar la hora suprema en que habrá que consumarse definitivamente el acabamiento de la vieja España ( ...).Declarémonos separatistas de este Estado que, con relación a individuos y pueblos, conculca sin freno los fueros de la justicia y del interés y, sobre todo, los sagrados fueros de la Libertad; de este Estado que nos descalifica ante nuestra propia conciencia y ante la conciencia de los Pueblos extranjeros (...) . Ya no vale resguardar sus miserables intereses con el escudo de la solidaridad o la unidad, que dicen nacional."  »
1919ko Cordobako Manifestu Andaluzista

Angustias García Pariasekin ezkondu zen eta lau seme-alaba eduki zituen. Motamid (1920), La dictadura pedagógica (1921) eta Cuentos de animales (1921) liburuak idatzi zituen. 1924an Marokora bidaiatu zuen, non Motamiden hilobia bisitatu eta bere ondorengoak ezagutu zituen Agmaten.

Miguel Primo de Riveraren diktaduran zehar, berarekin elkarrekin lan egitea errefusatu zuen, eta ondorioz Andalucía aldizkariko argitaratzaileak eta berak eraikitako Andaluziar etxeak itxi zizkioten. 1921an La dictadura pedagógica azterketa filosofikoa egiten duen liburua argitaratu zuen.

1924an irailaren 15ean islamera bihurtu zen publikoki shahadaren bitartez, Agmhateko meskita txiki batean eta Ahmad izena hartu zuen.

1928an Galiziara joan zen "galegismoaren" ideologoekin biltzeko. Urte horietan zehar, Maroko eta Portugalera ere bidaiatu zuen. Horrez gain, Nós aldizkari erregionalista galiziarrean parte hartu zuen.

1930ean Malagan, Sociedad Económica de Amigos del Paísen mintzaldi politiko bat eman zuen non andaluziar herria nabarmendu zuen.

Bigarren Errepublika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Blas Infanteren omenez, fusilatu zuten lekuan, eraiki zuten monumentua.

1931an, Espainiako Bigarren Errepublikaren aldarrikapenarekin batera, Coria del Rioko notariotzaren ardura hartu zuen, non bere etxea eraiki zuen. "Dar al-Farah" ("Alaitasunaren etxea") izena jarri zion eta al-Andalusko arkitekturan oinarritu zen.

Blas Infantek Junta Liberalista Andaluzaren buru izan zen (JLA) eta Alderdi Errepublikar Federalarekin aurkeztu zen. Halere ez zuen ordezkaririk parlamentuan lortu.

1931an La verdad sobre el complot de Tablada y el Estado libre de Andalucía liburua argitaratu zuen. Nahiz eta liburu honetan agertze independentistak egon, herriaren babesa falta zela medio, bere diskurtsoa moderatu zuen eta Andaluziako Estatu Askea opresiotik, menperalditik eta injustiziatik askea bezala definitu zuen, bere geroa erabaki ahal izateko.

1933ko azaroko hauteskundeetan Malagatik aurkeztu zen Andaluziako Ezker Errepublikarra koalizioarekin, baina berriz ere porrot egin zuen. Anarkismoaren defentsan atera zen askotan, anarkismoaren aldekoa baitzen.

1933an, Santo Dios jornalarien abestiaren letra aldatu zuen eta bere letra jarri zion, Andaluziako ereserkia izan zedin. Berak sortutako ereserkia Andaluziako ereserkia da 1981az geroztik, autonomia-estatutuaren barne dagoelako.

« «Andalucía tiene himno y escudo propios que serán aprobados, definitivamente, por Ley del Parlamento de Andalucía, teniendo en cuenta los acuerdos dictados sobre tales extremos por la Asamblea de Ronda de 1918 y por las Juntas Liberalistas de Andalucía en 1933».  »
Andaluziarako autonomia-estatutua

1933ko urtarrilean, Cordobako probintzian, Andaluziako autonomia-estatutuaren oinarrien aurreproiektua onetsi zen, erreferendumean onetsi behar zena. Baina ez zen inoiz erreferenduma egin Espainiako Gerra Zibilak geldiarazi zuelako.

1936an, Espainiako Fronte Popularraren garaipenarekin hauteskundeetan, mugimendu andaluzista sendotuz joan zen eta uztailaren 5eko asanbladan, Blas Infante etorkizuneko Andaluziako Junta Erregionalaren Ohorezko presidente aukeratua izan zen.

1936an, faxisten altxatzearen ondoren, Espainiako Falangeko kide batzuek preso hartu zuten Coria del Rion, eta 1936ko abuztuaren 11an, epaiketarik gabe, fusilatu zuten.

« [...] porque formó parte de una candidatura de tendencia revolucionaria en las elecciones de 1931 y en los años sucesivos hasta 1936 se significó como propagandista de un partido andalucista o regionalista andaluz.  »

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Blas Infante Aldatu lotura Wikidatan