Blas Piñar

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Blas Piñar

Blas Piñar López (Toledo, 1918ko azaroaren 22a - Madril, 2014ko urtarrilaren 28a) espainiar eskuin muturreko politikari eta idazlea izan zen. Zuzenbide-ikasketak egin zituen Madrilen, eta notario egin zen 1944an. Zenbait herritan lan egin zuen, eta 1949tik Madrilen jardun zuen, 1988an erretiroa hartu zuen arte. Politikako eta mundu akademikoko beste hainbat karguz gainera, Fuerza Nueva alderdiaren sortzaileetako bat izan zen, eta Alianza Nacional 18 de julio batasuneko lehendakaria. Francok Movimiento Nacional delakoaren aholkulari nazional izendatu zuen, eta gorteetako prokuradore izan zen, besteak beste. 1976an, Espainiako erreforma politikoaren kontra agertu zen, eta 1979an diputatu atera zen, 1977ko hauteskundeetan emaitza onik lortu ez bazuen ere. 1987an eta 1989an, Europako Legebiltzarrerako hautagai izan zen, Frente Nacional alderdiarekin. Zenbait lan idatzi ditu, adibidez, Libertad religiosa (Erlijio-askatasuna), Teología y Derecho (Teologia eta zuzenbidea), Sin arriar las banderas (Banderak jaitsi gabe), Combate por España (Espainiaren aldeko borroka).