Blas de Laserna
Wikipedia(e)tik
| Datu pertsonalak | ||
|---|---|---|
| Izen osoa | Blas de Laserna Nieva | |
| Jaio | 1751ko urtarrila | |
| Corella ( |
||
| Hil | 1816ko abuztuaren 8a | |
| Madril ( |
||
Blas de Laserna Nieva (Corella, 1751ko urtarrila – Madril, 1816ko abuztuaren 8a) nafar musikagilea izan zen[1]. 1776. urtetik aurrera Madrilgo antzerki talde batean lan egin zuen. Bere garaiko egilerik emankorrena izan zen. Bostehun tonadilla idatzi zituen, laurogei sainete, ehun eta berrogeita hamar musika lan komedietarako, opera bat, zarzuela bat, bakarrizketa bat eta bi tronparentzako kontzertu bat, besteak beste. Haren musika lanik ezagunena eta onenetakoa El majo y la italiana fingida da.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
| Artikulu hau Nafarroako biografia bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |