Bless Me Father
| Bless Me Father | ||
|---|---|---|
| Jatorrizko izena | Bless Me Father | |
| Euskarazko izena | Aita Bedeinka Nazazu[1] | |
| Sortzaileak | Peter De Rosa | |
| Generoa | Komedia | |
| Ekoizlea | (ITV1 katean emititua) |
|
| Aktoreak | Arthur Lowe Daniel Abineri Gabrielle Daye Patrick McAlinney |
|
| Sailaren Britainia Handiko Jatorrizko Emanaldi Datak | 1978ko irailaren 24a – 1981ko abuztuaren 16a | |
| Euskal Herrian nork bota zuen | ETB1 kateak euskaraz ETB2 kateak gaztelaniaz |
|
| Atal kopurua | 21 | |
| Atal bakoitzaren iraupena | 30 minutu | |
Bless Me, Father (euskaraz Bedeinka Nazazu, Aita) ITV britainiar telebista etxearen komediazko telesailoa da. Bertan Arthur Lowe, Daniel Abineri, Gabrielle Daye, Patrick McAlinney, David Ryall, Derek Francis eta Sheila Keith aktoresa-aktoreek parte hartu zuten. ITV kateak Britainia Handian 1978-1981 urteen artean emititu zuen. Euskal Herrian aldiz, ETB1ean euskaraz eta ETB2an gaztelaniaz 80eko hamarkada erdi eta amaeraldera Aita Bedeinka Nazazu izenburupean emititu zuen.
Eduki-taula |
Kontakizuna [aldatu]
Telesailak bere 21 ataletan zehar Aita Charles Duddleswell (Lowe) irlandar parroko katolikoa eta bere apaiz laguntzaile gazteak (Abineri) London hiriko erdi-mailako eta fikziozko St. Jude auzunean dituzten abenturak azaltzen dizkigu. Telesaila 1950eko hamarkadan girotzen da.
Gidoia Peter De Rosak idatzi zuen (hau apaizondoa zen). De Rosak gidoia Neil Boyd ezizenez idatzi zuen, hots, hori telesailako parrokoaren apaiz gazte laguntzailearen izena zen. Gainera Boydek telesaila honetan oinarritutako hainbat eleberri argitaratu zituen. ITV network ekoiztetxeak London Weekend Television etxearentzat gauzatu zuen.
Pertsonaiak [aldatu]
- Aita Charles Duddleswell (Arthur Lowe), parroko katoliko irlandarra, umoretsua eta "axeria" oso, beti ateraldi xelebrez erantzuteko prest.
- Neil Boyd, parrokoaren apaiz laguntzaile gazte eta zintzoa (Daniel Abineri), Aita Charlesen laguntzaile nekagaitza, sentipen onez beteriko apaiz hasi berria.
- Mrs Pring (Gabrielle Daye), bi eligizonen bizilekuko etxekoandrea da.
- Daley doktorea (Patrick McAlinney), maizegi erre nahiz zurrut egiteko zaletasuna duen sendagilea, Aita Charlesen pareko "axeria". Biak ume-umetatik lagunak dira.
- Billy Buzzle (David Ryall), fedean nahiz erlijioan batere sinisten ez duen bizilaguna.
- Ama Stephen (Sheila Keith), goi-lekaime edo monja.
- O' Reilly artzapezpikua (Derek Francis), Aita Charles eta Neil Boyden burua.
Erreferentziak [aldatu]
- ↑ http://hemeroteca.abc.es/nav/Navigate.exe/hemeroteca/madrid/abc/1986/10/24/118.html ETBko eguneko sailoen izenak. Horien artean "Bedeinka Nazazu Aita" telesailoa. 80. hamarkada. Hemeroteka. ABC espainiar egunkaria.
Kanpo loturak [aldatu]
- Bless Me Father telesaila IMDB webgunean (Ingelesez)