Bleu d'Auvergne

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Bleu d'Auvergne
Bleu auvergne.jpg
Beste izendapenak Blau d'Auvèrnhe, okzitanieraz
Jatorrizko herrialdea FrantziaFrantzia
Eskualdea Auvernia
Esnearen jatorria Behia
Pasteurizatua Ez
Egitura Gazta urdina
Gantz materia %42-52a
Neurriak 35 cm
Pisua 2,5 kg
Zahartze denbora 2 hilabete
Ziurtagiria Jatorrizko Izendapena 1975

Bleu d'Auvergne (okzitanieraz Blau d'Auvèrnhe) frantziar gazta urdina da, Auvernia eskualdekoan behi esne gordinarekin ekoizten delarik. Bleu d'Auvergne gazta ekoizten den eremua bi departamentuetan banatzen da: Puy-de-Dome eta Cantal, mugakide direnn Avairon, Corresa, Loira Garaia, Lot eta Lozèreko kantonamenduetara ere hedatzen da.

Ekoizpena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzina, gazta bolak eskualdeko harpetan utzi ohi ziren, hauetan piskanaka-piskanaka ontzen zirelarik. Gaur egun prozesua findu egin da, lauren bat aste irauten ditu eta leize fresko eta hezeetan gauzatzen da. 2003ko ekoizpena 6.434 tonatakoa izan zen.

Dastaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zapore bizi eta aromatikoa duen gazta da, Auvergneko urdinak lur bolkanikoetan hazitako belarren zaporea du. Bere dastaketa garai onena uztailetik abuztura izaten da, baina apiriletik irailerako denboraldian ere zapore onekoa izaten da.

Bere oreak nolabaiteko zapore mikatza du, blaitua dagoen gatzak direla eta.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bleu d'Auvergne Aldatu lotura Wikidatan