Bleu de Bresse

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Bleu de Bresse lehendabizi Frantziako Bresse gunean Bigarren Mundu Gerraren ondoren elaboratu zen gazta urdin bat da. Esne osoarekin egiten da, eta azal tinko eta jangarri bat du, kolore zuri bereizgarrikoa eta onddo usaia. Bere barnealde krematsuak, testura aldetik Brie gaztaren antzerakoa, lizun urdinezko orbanak ditu. 125 eta 500 gramo arteko pisuko zilindro forma ematen zaio.

[aldatu] Ekoizpena

Gaztanbera, penicillium roqueforti sartuta, molde zulatu baten jartzen da. Aukeratutako forma hartu ondoren molde kendu eta gatzitu, drainatu eta penicillium camemberti hautseztatuarekin estaltzen da kanpoko estalkia eratzeko.

[aldatu] Historia

Bleu de Bresse 1951n sortu zen Servozetik gertuko nekazal kooperatiba batean gazta italiarrak zuten geroz eta ospe handiagoaren aurrean erantzun bezala. Enbasatutako borobil txikiak berrikuntza bat izan ziren garaiko merkatu minoristan.

Commons-logo.svg
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:
Bleu de Bresse
Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak