Blockbuster

Wikipedia(e)tik
Blockbuster filma» orritik birbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Blockbuster filma (ingelesez blokea lehertarazten duena) ikusleen artean oso arrakastatsua den filma da, nonbait txartel salmentan 100 miloi dolarrez gorako etekinak lortzen dituena. Blockbuster terminoa antzerkian jaio arren, gaur egun gehienbat zineman erabiltzen da.

Zineman, lehenengo blockbuster filmak Jaws (1975) eta Star Wars (1977) izan ziren. Film horien ezaugarriak aurrekontu handia, aktore erakargarrien partehartzea, efektu berezien erabilpena oso modu nabarmenean eta promozio erraldoia izaten dira. Hori guztia ekoizteak diru gehiago eskatzen du, baina, arriskuak handiagoak izanda ere, etekinak ere handiagoak izaten dira.

Mozkin itzelen esperantzan, blockbusterren ekoizpena ugaldu da azken urteotan. Honek kritika ugari ekarri du zenbait kritikariren partetik, istorioen kalitatea handikeriaren azpian lurperatzen dela argudiatuta.