Blogari.net

Wikipedia, Entziklopedia askea

Blogari.net blogak automatikoki eta era errazean sortzeko aukera ematen duen lehenengo euskal blog zerbitzua izan da. Hau sortzeko b2evolution tresnaren moldaketa bat erabili du Elurnet Informatika Zerbitzuak izeneko enpresak.

Hainbat gauza eskaintzen ditu, baina horien artean jario mota ezberdinak, itxura ezberdinak, podcasta egiteko erraztasuna, blog direktorio bat, WYSIWYG editore aurreratu bat, irudiak igotzeko aukera, etiketa eta mikroformatuen erabilera, etab.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]