Bloglines

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Bloglines informazio batzaile bat da, 2003an sortua. Informazio iturriak bilatu, harpidetu, sortu eta partekatzeko erabiltzen da. Bloglines zerbitzarietan dago ostatu hartuta, Interneten, inork ez du zertan instalatu behar bere ordenagailuan, eta, beraz, munduko edozein ordenagailutatik iritsi daiteke bere edukietara. Hori da bere abantailarik handienetako bat. Bloglinesek aukera ematen du informazio iturriak karpetatan antolatzeko, gaien arabera. Batzaile horrek, gainera, posible egiten du beste erabiltzaileen irakurgaiak ikusi eta, nahi izanez gero, haietara harpidetzeko.

Bloglines batzaile ezagunenetako bat da. Besteak bezala, sortu zen sareko erabiltzaileek hobeto kudea zezaten informazio gainkarga, berauei esker irakurleak ez baitu begiratu beharrik webguneak banan-banan.


Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Informatika Artikulu hau informatikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.