Blossius

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Gaius Blossius (K. a. II. mendea) Antipater Tarsokoaren ikasle eta filosofo estoiko bat izan zen, Campaniako Cumae hirikoa. Blossiusek plebearen aldeko lur erreforma bat egitera bultzatu Tiberio Grako erromatar tribunoa. Horrela, Tiberiori matxinada bat piztu eta boterea bereganatu nahi izatea leporatu zioten. Azkenik, Tiberio erahil egin zuten. Ondoren, konsulek galdeketa egin zioten Blossiusi Tiberioren aferaren gainean. Azkenean aske utzi zuten ordea. Asiako probintzietara jo zuen hurrena, non Aristonikok bultzaturiko herri matxinadan parte hartu eta Heliopolis estatua antolatzen lagundu zuen. Matxinadak porrot egitean, bere buruaz beste egin zuen. Gaius Blossiusen berri Plutarkok idatziriko Bioi parallèloi bilduman ematen da.