Bob Belaki

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Bob Belaki (ingelesez Sponge Bob Square Pants, gaztelaniaz Bob Esponja, frantsesez Bob l'éponge) estatubatuetako marrazki bizidun telesaila da. Stephen Hillenburg artista, biologo eta marrazki bizidun egileak sortua da, eta bere konpainiak (United Plankton Pictures, Inc) Nickelodeon-entzat ekoizten du. Lehenengo kapitulua Nickelodeon telebistak 1999ko uztailaren 17an eman zuen.

Sinopsia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Telesailean Bob belakiren gorabeherak agertzen dira. Bob, itsas belaki karratu eta horia, Ozeano Bareko hondoan kokatua dagoen Bikini Bottom hirian bizi da, anana itxurako etxe batean, bere maskota Gary barraskiloarekin. Bob Eugene H. Krabs karramarroaren The Krusty Krab jatetxeko sukaldaria da. Bere lagunik onenak Patrick, arrosa koloreko itsas izar potoloa, eta Sandy Cheek urtxintxa dira. Bob gizajoak, nahi gabe bada ere, maiz amorrarazten du bere auzokoa, Squidward Tentacles txipiroi erretxina.

Bizilekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bikini Bottom hiria itsas hondoan dagoen arren, urpeko legeak urratu egiten dira: pertsonaiak, arrainak barne, ez dira igerika ibiltzen, oinez baizik eta txalupek autoen antzera zeharkatzen dute hiria.

Pertsonaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Bob Belaki begi urdinak dituen itsas belaki hori eta karratua da. Izan ere, sukaldeko belaki baten itxura dauka. Belakia izanik, ura xurgatzeko eta gorputza nahi adina desitxuratzeko gauza da. Anana itxurako etxe batean bizi da eta The Krusty Krab (frantsesez: Le Crabe croustillant, gaztelaniaz: El Crustáceo crujiente) jatetxean lan egiten du. Oso alaia eta baikorra bada ere tarteka sumindu egiten da. Batelak gidatzeko baimena ateratzeko gogo handia dauka, baino azterketa guztietan porrot egiten du.
  • Patrick Star (frantsesez: Patrick l'étoile de mer , gaztelaniaz: Patricio Estrella) arrosa koloreko itsas izarra, zozo samarra, baino Boben lagun leiala da. Boben etxe ondoko harri baten azpian bizi da. Ez du lanik egiten. Bobekin jostatzen, marmokak harrapatzera adibidez, pasatzen du denbora.
  • Squidward J. Q. Tentacles (frantsesez: Carlo Tentacules, gaztelaniaz: Calamardo Tentáculos) txipiroi burusoil, goibel eta kopetiluna da. Bere etxeak Pazko uharteko moai baten antza du. The Krusty Krab jatetxeko kobratzailea da, baino gorroto du lanbide hori. Bob eta Patrick begien bistatik galdu nahiko lituzke.
  • Sandy Cheeks (frantsesez: Sandy Ecureuil, gaztelaniaz: Arenita Mejillas) itsaspean bizitzera deliberatu duen Texaseko urtxintxa buruargia da. Lehorrekoa izanik, eskafandra janztera beharturik dago. Bizi den haritza beirazko kupula baten barnean dago. Karatean aritzea maite du.
  • Eugene Harold Krabs (frantsesez: Eugène H. Krabs, gaztelaniaz: Eugene H. Cangrejo)The Krusty Krab jatetxeko nagusia da. Oso karramarro zikoitz eta diruzalea da.
  • Sheldon Jared Plankton (frantsesez: Sheldon Jr Plankton, gaztelaniaz: Sheldon Plankton) kopepodo maltzurra, Krabs jaunaren etsai amorratua da. The Krusty Kraben egiten duten karramarro patearen (frantsesez: pâté de crabe, gaztelaniaz: kangreburger) errezeta ebatsi nahiko luke, bere jatetxean egin ahal izateko. Boben lana izaten da errezeta babestea.
  • Gary itsas barraskiloa Boben maskota da. Miauka aritzen da, katuak bezala. Goizero gosaria prestatzen dio Bobi.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bob Belaki Aldatu lotura Wikidatan