Boba Fett

Wikipedia, Entziklopedia askea
Boba Fett
Star Warsen unibertsoa eta Star Warsen unibertso hedatua
Argitalpena
SortzaileaGeorge Lucas
Ageri den obrak
Interpretatzailea
Bikoizketa-aktoreaDon Francks eta Jason Wingreen (en) Itzuli
Datu biografikoak
JaiotzaKamino (en) Itzuli
Sexuagizonezkoa
Garaiera1,8 m
Jarduerastarship pilot (en) Itzuli
sari-ehiztaria
Familia
AitaJango Fett
Bestelakoak
IbilgailuaSlave I (en) Itzuli
EtsaiakHan Solo

Boba Fett Star Wars film saga ospetsuan agertzen den pertsonaia bat da. Sagako Star Wars II. Atala: Klonen Erasoa, Star Wars IV. Atala: Itxaropen Berria, Star Wars V. Atala: Inperioaren Kontraerasoa eta Star Wars VI. Atala: Jediaren Itzulera filmetan eta unibertso hedatuko komiki, eleberri eta bideo-jokoetan agertzen da, pertsonaiarik ospetsuenetako bat delarik, atal klasikoetan Jeremy Bullochek interpretatua.

Jango Fett klonatua izateko aukeratua izan zen ordainsari bilatzaile bat zen, honela beraren berdin-berdinak ziren kopia armada bat eginez. Klon hauek hazkuntza azkartu bat izango zuten helduarora azkar iristeko eta horrela borrokatzeko adinean egoteko. Klon armadaren eredua izateagatik ordain bezala, dirutza handiaz gain, beraren kalterik gabeko klon bat eskatu zuen, seme bezala adoptatu zuena: Boba Fett.

Boba Fett Kamino planetan jaio zen, non hamar urte bete zituen arte bizi izan zen. Handik arrapaladan ihes egin behar izan zuen Esklabo I izeneko bere ontzian, Obi-Wan Kenobi Bobaren aita harrapatzen saiatu zenean, baina Jediak ontziaren kroskoan igortzaile bat jartzea lortu eta Geonosis planetara jarraitzea lortu zuen. Iritsi baino lehenxeago Jangok eta Bobak Obi-Wan Kenobiren Jedi ehizaontzia aurkitu zuten eta honekin borrokan hasi ondoren, suntsitu zutela uste izan zuten eta planetan lehorreratu ziren. Geonosiseko Harean Jango Fett Mace Windu Jediaren esku hil zen. Bobak burua moztu zioten bere aitaren kaskoa bildu zuen, eta hau da Boba agertzen den Star Wars II. Atala: Klonen Erasoa filmeko azken eskena.

Bobak bere aita Jangoren pausoak jarraitu zituen eta bere lanean eraginkor bihurtu zen, maila galaktikoan ordainsari bilatzailerik hoberena izatearen ospea zuelarik. Bere lehen lan ofiziala Jabba Huttarentzat egin zuen, Gilramos Libkath hiltzea izan zena, Tatooine planetako lapur talde batetako buruzagia.

Nola ez, inperioaren egoera ustelak mesede handia egin zion bere misioak betetzerako orduan. Gatazkaren batzuk izan zituen Aliantza Errebeldearekin Bespin eta Tatooine planetetan, non askok Sarlacc ahalguztidunaren urdailean hil zela uste duten (baina Unibertso Hedatuaren sagan Boba Fett Sarlaccen urdailetik irteten dela eta bizitzen jarraitzen duela erakusten da). Bobak Han Solo harrapatuta zegoen karbonitazko blokea eraman zuen Bespinetik Tatooinera eta pertsonalki zaindu zuen Jabba Huttaren jauregian.

Azkenik Boba Fett itzuli egiten da eta Han Soloren bila doa mendeku bila eta bere lana amaitzera, galaxia osotik jazarpen bat eragiten duena.

Boba Fett mandaloriar gerlari arraza berri baten Mandalorea bihurtuko zen (mandaloriarren buruzagia) Raxus Primen base bat zuela eta Han Solorekin lan eginez yuuzhan vong inbasioaren azken etapetan.

Azkenik Boba Fettek Kyle Katarnen ikastuna zen Jaden Korr Jedi zaldunarekin borrokatu zuen, Desann Lord Sitharen ikastuna zen Tavionek Marka Ragnos galaxiako toki askotatik lortutako indar pila bat metatu zuen botere zetruarekin berpizten saiatu baino lehen.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]