Bobsleigh
Wikipedia(e)tik
Bobsleigha gidatzeko sistema eta frenoak dituen lera da. Izotzezko pistetan erabiltzen da, batez ere. Lera horren bidez egiten den kirolari izen bera ematen zaio.
Pistak aldapetan egoten dira; ez dira zuzenak izaten, eta 1.500-1.800 m bitarteko luzera izaten dute. Bi edo lau pertsonaz egoten dira osatuak taldeak; talde bakoitzak lau aldiz jaisten du pista, eta denboraren arabera sailkatzen dira.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.