Bocage

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Frantzia iparraldeko bocage paisaia bat.

Geografian, bocage, frantsesezko bocage edo "baso txiki" terminotik, paisaia eta landa-mota bat da, zuhaixka edo zuhaitz lerroek eta harrizko murru txikiek mugatutako lursail txiki eta irregularrez osaturikoa. Landa-etxeak sakabanaturik izaten dira paisaia honetan. Europako Atlantikoko kostalde inguruan maiz agertzen den nekazaritza-paisaia da eta mendeetan zehar lursailetan behin eta berriz oinordekoen artean egindako zatiketen ondorioa da. Euskal Herrian, kantauri isurialdean maiz agertzen den paisaia da, han eta hemen baserriak daudelarik. Aberastasun ekologiko handiko eremuak dira, lursailen artean dauden lubaki, baso txiki, bidezidor eta estratei esker. Bertako nekazaritza eta abeltzaintza jardueren jasangarritasuna ere aipatu da, jarduera ezberdinen arteko fluxuei esker, sistema itxi eta autonomo moduan funtzionatzen baitute. Egun, arriskuan dagoen paisaia da, nekazaritza-lanen gehiegizko mekanizazioa eta lursailen kontzentrazioa direla eta.

Kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Herrian, kantauri isurialdean jazo ohi da, Europan berriz Frantziako Normandia, Bretainia Maine eta Vendée eskualdeetan (barnealdean Berry, Creuse eskualdeak eta Erdialdeko Mendigunean), Irlandan, Erresuma Batuan Ingalaterra, Gales eta Eskoziako hegoaldean, eta Espainian aldiz, kantauri isurialdean, Galizia, Asturias eta Kantabrian.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bocage Aldatu lotura Wikidatan