Bodawpaya

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Bodawpaya erregearen irudikapena (1795), Amarapura gazteluan

Birmaniako erregea (Amapura, 1745-1819). Errege izendatu zuten 1782. urtean; familia osoa hilarazi zuen agintera iritsi orduko. Arakan inbaditu ondoren (bertan ebatsi zuen Budaren Mahamuni irudi ospetsua) Siam aldera jo zuen, baina arrakastarik gabe. Pagoda asko egin zuen, baina ezin bukatu izan zuen 150 m garai izan behar zuen pagoda ikaragarri bat. Merkataritza-harremanak izan zituen ingelesekin. 122 seme-alaben aita izan zen arren, Bagydaw biloba izan zen haren ondoko erregea.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bodawpaya Aldatu lotura Wikidatan