Bodhi

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Dharmaren gurpila

Bodhi (बोधि), Pali eta Sanskritozko hitz bat da, tradizionalki, argialdi bezala itzultzen dena. Budatasun hitza, Bodhia lortu duenari erreferentzia egiten dio. Honela, bodhi, itzartzea bezala ere itzultzen da.

Bere erabilerarik ohikoena, budismoaren testuinguruan den arren, bodhi, filosofia hinduan zenbait erabilera dituen hitz tekniko bat ere bada.

Bodhi izen abstraktu bat da, budh aditz errotik datorrena (itzartzea, erne egon, jakin, ulertu), Palizko bujjhati eta sanskritozko bodhati edo budhyateri dagokiona.

Jatorrizko budismoan, bodhi, Nirvana kontzeptuaren sinonimoa zen, soilik metafora ezberdin batzuk erabiliz Raga, Dosa eta Moharen (gutizia, gorrotoa eta gezurra) ezabatzea suposatzen zuen esperientzia deskribatzeko. Mahayana eskolan, aldiz, Nirvana kontzeptuak, garrantzia galtzen du idazkiren batzuetan, soilik gutizia eta gorrotoaren ezabatzeari erreferentzia eginez, gezurra, nirvanara heltzen den pertsonaren barnean dagoela esan nahi duena, eta, ezabatzeko, bodhia lortu behar dela.

Beraz, mahayana budismoaren arabera, arahantak soilik nirvana lortu du, oraindik gezurraren mende dagoen arren, Bodhisattvak, nirvana lortu bakarrik ez, baizik eta gezurretik erabat aske geratzea ere lortzen duen bitartean, honela, argialdia lortu eta buda bihurtuz. Theravada budismoan, bodhi eta nirvanak esanahi bera dute, gutizia, gorroto eta gezurretik aske egotea, alegia. Hau, Mahaparinirvana Sutran froga daiteke.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]