Bodrumgo gaztelua
Bodrumgo gaztelua edo Halikarnasoko San Petriren gaztelua (turkieraz Bodrum kalesi) Turkiako hegomendebaldean dagoen gaztelu bat da, Bodrum herrian, antzinako Halikarnason.
San Petriren gaztelua deitzen da eta 1420an eraiki zuten Jerusalemeko San Joango Ospitaleko Zaldunek. Kristauek hiri hori galdu ondoren Maltako Ordenako zaldunak eta Rodasko zaldunak izatera pasa ziren.
1522ko Suleiman Handiaren erasoaren ondoren, gaztelua, Antzinateko zazpi mirarietako bat zen Halikarnasoko Mausoleotik ekarritako materialekin konpondu zen. Eraikin hori, Mausoleoa alegia, Mausolo erregearen hilobi bezala egin zen. Eta Mausolo izenetik dator mausoleo hitza.
Bibliografia [aldatu]
Bodream ou rêve de Bodrum, Jean-Pierre Thiollet, Anagramme, Paris, 2010
Kanpo loturak [aldatu]
- (Ingelesez) Gazteluaren gida
Koordenatuak: 37°1′54″N 27°25′46″E / 37.03167°N 27.42944°E