Boeing

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
1=Replica of Boeing B&W Seaplane at the Museum of Flight, Seattle, Washington, USA
Lehenengo Boeing hegazkinaren erreplika Museum of Flighten, Seattle, Washington
Boeing 757a

Boeing munduko merkataritzako hegazkinen fabrikatzailerik handiena da. Estatubatuarra da, eta hegazkin militarrak, helikopteroak eta espazio-ontziak ere egiten ditu. 1916an William Boeingek Pacific Aero Products konpainia sortu zuen, gero Boeing izena hartuko zuena. Lehenengo arrakasta 1924an estatubatuar armadarako egindako M-15 biplanoarekin lortu zuen, eta urtebete geroago, herrialde hartako posta-zerbitzu federala egingo zuten hegazkinekin. 1928an United Aircraft and Transport Corporation industria-taldea sortu zuen; bertan biltzen ziren enpresa aeronautiko garrantzitsuenak eta United Airlines aire-konpainia. Ondoren, posta-garraiorako hegazkin iraultzaile bat asmatzeaz gainera, 1933an Boeing 247a aurkeztu zuen, 10 bidaiarirentzako hegazkin berritzailea. Garraiorako ur-hegazkinak ere egin zituen. Bigarren Mundu Gerran, inoiz izan ziren bonbaketaririk handienak egiten hasi zen, eta bereak ziren Japonian bonba atomikoak jaurti zituztenak. Gerra amaieran, ozeanoak zeharka ditzakeen hegazkinaren aurrekoa izan zena diseinatu zuen. Harrezkero fabrikatu dituen merkataritza, garraio eta bidaiarien hegazkin guztiak berritzaileak eta bere alorrean lehenak izan dira.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Boeing Aldatu lotura Wikidatan