Boeing B-52 Stratofortress

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Boeing B-52 Stratofortress hegazkina

Boeing B-52 Stratofortress erreakzio-hegazkin bonbaketari subsoniko estrategiko bat da, irismen luzekoa, AEBetako Boeing konpainiak diseinatua eta fabrikatua. AEBko aire-armadak erabiltzen du 1955etik. 32.000 kg-ko karga (bonbak) eraman dezake.

Arma atomikoak eramateko diseinatu zen Gerra Hotzaren garaian, baina ez da inoiz erabili gerran bonba atomikoak jaurtitzeko. Bestela, bai: 1956ko maiatzaren 21ean, B-52B hegazkin batek hidrogeno-bonba bat jaurti zuen Bikini atoloiaren gainean.

Boeing B-52 Stratofortress hegazkina Vietnam bonbardatzen

Bonbaketari astuna da, irismen luzekoa, misio-mota askotan erabil daitekeena. Gezi-formako hegoak ditu, 35º-ko angeluan, eta 8 erreakzio-motor ditu binaka ezarriak lau euskarritan. Lurreratzeko trenak 8 gurpil ditu, eta bi gurpil gehigarri hegoen azpian. Lurreratze-trena 20º-raino bira daiteke hegazkinaren lerro zentralarekiko, segurtasuna handitzeko zeharkako haizearekin egindako lurreratzeetan. 15 km-rainoko altueran egin dezake hegan, eta 14.000 km-ko autonomia du.

Sortu zenetik, aldaera eta hobekuntza ugari izan ditu. Vietnamgo gerran garrantzi handia izan B52 hegazkinak (B52F eta B52D modeloak). 1965tik aurrera milioika bonba-tona jaurti zituzten Vietnamen B52 hegazkinek.


Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Boeing B-52 Stratofortress Aldatu lotura Wikidatan