Bogud Ben Boko

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Bogud Ben Boko Mauritaniako Erresumako erregea izan zen K. a. 49 eta K. a. 38 bitartean.

Boko I.aren semea, bere aita hil ondoren Mauritaniako Erresumaren zati bat jaso zuen, Muluya ibaiaren mendebaldeko zatia, bere anai Boko II.ak gainontzekoa jaso zuen bitartean.

Bi anaiak Julio Zesarren aliatuak izan ziren Erromatar Errepublikako Bigarren Gerra Zibilean, Ponpeioren aliatua zen Juba I.a erasoz. Aldiz, Erromatar Errepublikako Hirugarren Gerra Zibilean aurkako alderdietan borrokatu zuten. Bogudek Marko Antonioren alde borrokatu zuen, eta Boko II.ak Augustoren alde.

Eunoërekin ezkondu zen, dirudienez, Julio Zesarren maitaleetako bat izan zena.

K. a. 38an, Hispanian kanpainan ari zen bitartean, Bokok Boguden erresuma zatia bereganatu zuen, eta Marko Antoniorekin batera ihes egitera behartu zuen. Mauritania, beste behin bat eginda geratu zen, Bokoren gobernupean eta Augustoren onespenarekin.