Bohrren eredu atomikoa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Hidrogeno atomoaren Bohrren eredu atomikoa, non negatibiko kargaturiko elektroiak positiboki kargatutako nukleoari biraka dabiltzan. Elektroiak energia maila batetik bestera pasatzeko, (irudian marratxo beltzez irudikatuta) energia elektromagnetiko kantitate bat igorri edo jaso behar dute. Orbiten erradioa n2gaz haunditzen da, n zenbaki kuantiko nagusia delarik. Elektroia hirugarren mailatik bigarrenera pasatzen denean (irudian bezala) Balmer seriearen lehenengo marra sortzen du, eta hidrogenoarentzat (Z = 1) igorritako fotoiaren uhin luzeera 656 nm da, gorria

Bohrren eredu atomikoa Niels Bohrrek proposatutako eredu atomikoa da, Rutherforden urre xafla saiakuntzan lortutako emaitzetan oinarrituta. Bohrren eredua, Rutherfordenaren antzera, planetarioa da, hau da, erdian positiboki kargaturiko nukleo bat dauka eta elektroiek, beraien karga negatiboarekin, nukleo honi biraka dabiltza. Grabitazio indarraren ordez, energia elektrostatikoak tokian mantentzen ditu. Plancken energiaren izaera kuantikoan oinarrituta, Bohrrek elektroien orbitak diskretuak direla proposatu zuen, hau da, elektroien orbitak energia zehatz batzuk bakarrik izan ditzakete. Thomsonen eredu atomikoaren jarraitzailea izan zen eta Rutherfordek lehenago proposatutako eredu atomikoaren hobekuntza bat zenez, askotan Rutherford-Bohr eredu atomiko bezala ere ezagutzen da.

1913an proposatu zuen Bohrrek bere eredua eta arrakasta Rydberg formulak hidrogenoarentzat aurresaten zituen espektroen marrak azaltzearekin batera etorri zen. Bohrren ereduaren aurretik Rydberg formula esperimentalki frogatuta zegoen baina teorikiko ezin zen azaldu. Bohrren azalpenak Rydbergen formularen emaitzei oinarri teorikoa emateaz gain, formulan funtsezko konstante fisiko hainbat zeudela ere frogatu zuen.

Bohrren eredua hidrogenozko atomoaren eredu sinple bat da baina hainbat sistemetarako balio du. Horregatik gaur egun mekanika kuantikoaren sarrera bezala erakusten da ikastokietan, nahiz eta berez Bohrren eredua teoria zientifiko zaharkitua izan.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XX. mendearen hasieran Rutherford eta beste hainbat fisikariek egindako hainbat saiakuntzetan atomoak erdialdean positiboki kargatutako nukleo txiki eta dentso bat zeukala egiaztatu zuten, negatiboki kargatutako elektroi laino lauso bat ingurunean dagoela.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bohrren eredu atomikoa Aldatu lotura Wikidatan