Bohumil Hrabal

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Bohumil Hrabal 1988
photo Hana Hamplová

Bohumil Hrabal (Brno, 1914ko martxoaren 28 - Praga, 1997ko otsailaren 3) txekiar idazle bat izan zen. 83 urte zituenean, klinika bateko bosgarren solairutik jausi zen, usoei jaten ematen ari zen unean. Oraindik zalantza dago istripua ala suizidioa izan zen.

Zuzenbidean doktorea zen. Era askotako lanbideak izan zituen, idazle izan baino lehen. 1963an hasi zen literatura-lanak argitaratzen, eta arrakasta handia izan zuen, baina 1968an, sobietarrek Txekoslovakia mendean hartu zutenean, debekatu egin zituzten haren liburuak 1976 arte. Hrabalen pertsonaiak ez dira heroiak, eta kontatzen duena eguneroko gertakizun xumeez betea da, ia era surrealista batean azaldua, ironiazko ikuspuntutik. Haren ipuin, liburu eta eleberri ezagunenak hauek dira: Ostře sledované vlaky (1965, Zorrotz begiratutako trenak, Fernando Rey Escalerak euskaratua), Jiri Menzel-ek zinemara eramana; Inzerát na dům, ve kterém uz nechci bydlet (1966, Dagoeneko bizi nahi ez dudan etxe batentzat iragarkia); Obsluhoval jsem anglického krále (Nik, Ingalaterrako erregearen zerbitzura egon naizen honek); Příliš hlučná samota (Bakartasun ardailaz beteegia); Postřižiny (1976, Haurtzaroko pertsonaiak); Kdo jsem (1989, Nor naizen ni).

Idazlanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bohumil Hrabal 1985
photo Hana Hamplová
  • Ztracená ulička, 1948
  • Hovory lidí, 1956
  • Skřivánek na niti, 1959
  • Perlička na dne, 1963
  • Pábitelé, 1964
  • Taneční hodiny pro starší a pokročilé, 1964
  • Ostře sledované vlaky (Zorrotz begiratutako trenak), 1964
  • Inzerát na dům, 1965
  • Kopretina, 1965
  • Automat svět, 1966
  • Morytáty a legendy, 1968
  • Domácí úkoly, 1970
  • Poupata, 1970
  • Obsluhoval jsem anglického krále, 1971
  • Městečko u vody (trilogia)
    • Postřižiny 1974
    • Krasosmutnění, 1979
    • Harlekýnovy milióny, 1981
  • Příliš hlučná samota, 1977
  • Bambini di Praga, 1978
  • Slavnosti sněženek, 1978
  • Každý den zázrak, 1979
  • Příliš hlučná samota, 1980
  • Kluby poezie, 1981
  • Něžný barbar, 1981
  • Domácí úkoly z pilnosti, 1982
  • Listování ve stínech grafických listů, 1983
  • Domácí úkoly z poetiky, 1984
  • Vita nuova, 1986
  • Život bez smokingu, 1986
  • Proluky, 1987
  • Svatby v domě, 1987
  • Chcete vidět zlatou Prahu?, 1989
  • Kličky na kapesníku, 1989
  • Můj svět, Ceskoslovensky spisovatel 1988
  • Kdo jsem, 1989
  • Barvotisky, 1990
  • Krásná Poldi, 1990
  • Listopadový uragán, 1990
  • Schizofrenické evangelium, 1990
  • Kouzelná flétna
  • Ponorné říčky, 1991
  • Růžový kavalír, 1991
  • Aurora na mělčině, 1992
  • Večerníčky pro Cassia, 1993
  • Texty, 1994

Euskaraz[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bohumil Hrabal Aldatu lotura Wikidatan