Bois de Vincennes
Bois de Vincennes (Vincenneseko Basoa) Parisko berdegune nagusietako bat da, Bois de Boulogne-rekin batera. Ekialdean dago eta Parisko udalerriko zati da, 12. barrutian. Vincennes hiriari izena eman zion, parkearen iparraldeko mugan dagoena.
995 hektareako hedadurarekin, Parisko berdegunerik handiena da.
Eduki-taula |
[aldatu] Kokapena
- Parisko Metroan hel daiteke Porte Dorée, Porte de Charenton, Liberté eta Château de Vincenneseko geltokietatik.
- Vincennes, Fontenay-sous-Bois, Nogent-sur-Marne eta Joinville-le-Ponteko hurbileko RER trenen geltokiak.
[aldatu] Historia
Vincenneseko basoak bere jatorria, Frantziako erregeek bakarrik erabiltzen zuten ehizarako lurralde batean du, horrela, Filipe Augustoren erregealdian ezarria. Inguruan zenbait errege parke eraiki ziren (Vincenneseko Gaztelua barne), basoa, ibilaldiak egiteko egokitua egon aurretik, Luis XV.a Frantziakoaren erregealdian. Elezaharraren arabera toki honetan erabaki zuen San Luisek berriz justizia banatzea, haritz baten azpian.
Parlamentuko Frondan zehar, parke honetatik gertu erori zen segada batean Tankredo Rohangoa, bertan hil zutelarik, 1649an.
Frantziar Iraultzan, basoa, maniobra militarren gune bihurtu zen. Landa lur asko husten dira eta eraikin militarrak eraikitzen dira.
Vincenneseko basoa, bere gaur egungo itxurarekin, Napoleon III.aren agindupean egokitu zen, Jean-Charles Alphan ingeniaria eta Jean-Pierre Barillet- Deschamps arkitektoari esker, Parisko beste aldean zegoen Bois de Boulogneen kontrapuntu bezala, parke ingelesen antzera: zenbait zuhaitz birlandatu eta laku eta ibaien ibilguak hondeatu ziren.
1900eko Parisko Olinpiar Jokoetako frogarik gehienak Vincenneseko basoan ospatu ziren, hau, Parisera behin betiko 1929an bildu zelarik, baita gaztelua ere, Vincennes hirira itzuli zena 1934an
[aldatu] Ezaugarriak
[aldatu] Instalakuntzak
Zenbait instalakuntzek erabiltzen dute Vincenneseko basoa:
- Vincenneseko hipodromoko zaldi lasterketa guneak
- Vincenneseko Gazteluak Metroko 1. ibilbideranzko sarrera
- École du Breuilak
- Georges-Hiria Esplotazioak.
- Kirolen eta Heziketa Fisikoaren Institutu Nazionalak
- Parisko lorategi tropikalak, 1907ko erakusketa kolonialerako sortua, Nogent RER A ibilbideranzko sarrera.
- loreen lorategiak
- Vincenneseko Zooak Sarrera Metrora Porte Doréetik
- Arenillako Tenpluak
- tenplu budistak, Daumesnil lakuaren ertzean, erakusketa kolonialaren Kamerun eta Togoren pabeiloietan. Metroaren 8. ibilbideko Porte Doréetik sarrera.
- Vincenneseko kartutxo lantegiaren antzokiak.
- Jacques Anquetil belodromoak, "Cipalea" deitua. Liberték geltokiko metroko 8. ibilbidetik sarrera. Udaberrian, basoak, Tronuaren feria ere hartzen du, Reuillyko zelaian, mendebaldeko muturrean.
[aldatu] Lakuak
Vincenneseko basoak zenbait laku ere baditu, Marnetik abiatuta ibai sare batek hornituak:
- Lac de Gravelleek, hego-ekialdean, gainontzeko lakuentzako erreserba gisa balio du
- Lac des Minimes, ipar-ekialdean. Bi uharte ditu
- Lac de Saint-Mandé, ipar-mendebaldean
- Guztietatik handiena, Lac Daumesnil, basoaren mendebaldeko muturrean dago. Bi uharte ditu: Île de Reuilly eta Île de Bercy, hauetara, zubietatik heltzen dena.
[aldatu] Errepideak
Vincenneseko basoa zenbait errepidek gurutzatzen dute, horietakoren bat, motordun ibilgailuak ibil daitezkeena.
[aldatu] Inguruko udalerriak
Vincenneseko basotik gertu zenbait udalerri daude. Parkearen ipar-mendebaldetik hasita eta erlojuen orratzen zentzuan, honako hauek daude:
- Saint Mandé
- Vincennes
- Fontenay-sous-Bois
- Nogent-sur-Marne
- Joinville-le-Pont
- Saint-Maurice
- Charenton-le-Pont
[aldatu] Ikus, gainera
[aldatu] Kanpo loturak
Koordenatuak: 48°49′53″N 02°26′02″E / 48.83139°N 2.43389°E