Bolesław II.a Poloniakoa
Wikipedia(e)tik
Bolesław II.a Poloniakoa, izengoitiz: Adoretsua (polonieraz: Bolesław II Śmiały), Eskuzabala (polonieraz: Szczodry) eta Ankerra (polonieraz: Okrutny), (1040 - 1081), Poloniako dukea (1058 - 1076) eta Poloniako erregea (1076 - 1079) izan zen. Kasimiro I.aren semea zen. Eskumikatu eta erregetzatik bota zuten 1079. urtean Estanislaw santua hil zuelako. Hungariara erbesteratu zen. Ladislaw bere anaiak hark utzitako lekua bete zuen.
Erreferentziak[aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2012/7/25 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
| Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
