Boli

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
XI. mendeko elefante bolia, Italia
Boli landua Sa'dabad jauregian, Iran

Bolia gai gogor, zuri eta opakoa, zenbait ugaztunen hortz eta letaginak eratzen dituena eta eskulangintzan erabiltzen dena. Batez ere elefanteren letaginetatik lortzen da, baina beste animalia batzuetatik ere bai: hipopotamoa, mortsa, narbala, kaxalotea eta fakokeroa. Batzuetan, mamutaren letaginak ere erabiltzen dira. Egun ez da asko erabiltzen, baina Antzinatetik gai garrantzitsua izan da tresna eta gauzaki ugari egiteko, hala nola apaindurak, hortz izunak, dominoak, piano giltzak eta billar bolak.

Elefante-boliaren merkataritza auzi handikoa bihurtu da, ugaztun handi honen gutxitzea eragin baitu herrialde askotan. 1975an, asiar elefantea galbidean dauden espezieen nazioarteko itunean (Convention on International Trade in Endangered Species) gehitu zen, Bat Eranskinean[1], estatu kideen arteko merkataritza eragozten duena. Afrikar elefantea 1990an gehitu zen Bat Eranskinean. Harrezkero, Afrikako estatu batzuek Bi Eranskinera jaistea lortu dute, salgai batzuen merkaturatzea ahalbidetzen duena[2][3][4][5][6].

Ugaztunen hortzen egitura kimikoa berdina da, espeziea edozein dela ere. Hortaz, gizakien hortzena eta bolia bera egitura berdina dute.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Boli