Boluetako geltokia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Koordenatuak: 43°14′50″N 2°54′21″W / 43.247194°N 2.905750°W / 43.247194; -2.905750

Bolueta
Metro Bilbao Bolueta Station Trains.jpg

Metroaren bi tren Boluetako geltokian
Boluetako geltokia Bilbo erdigunea-n dago
Informazio orokorra
Udalerria Bilbo
 Bizkaia
Irekiera 1997
Gunea A gunea
BIL gunea
Geltokiko zerbitzuak
Metroa L1 (Etxebarri - Plentzia)
L2 (Basauri - Santurtzi)
Euskotren Trena 1 (Bilbo - Donostia)
1D (Bilbo-Atxuri - Ermua)
3 (Bilbo-Atxuri - Bermeo)
Bizkaibus A2610, A3613, A3621, A3622, A3918, A3928, A3929
Bilbobus 30
Zerbitzuak Igogailua Pertsonadun leihatila Komunak

Bolueta Bilboko metroaren 1. eta 2., eta Euskotren Trena eragilearen 1., 1D eta 3. Lineei dagokien lurgaineko geltoki intermodala da, Bilboko udalerriko Bolueta auzoan kokatuta dagoena. 1997ko urtarrilaren 5ean inauguratu zen, eta metroaren A tarifa-gunean eta trenaren BIL gunean dago.

Bolueta sarbide bakarreko geltokia da, eta Euskotren Trena eta Bilboko metroaren arteko lotunea egiteko aukera dago, izan ere garraio publikoen arteko mugikortasuna sustatzeko nahiarekin eraiki zen.

Garraio ezberdinen arteko lotura zuzenean egiteko aukera dago, Euskotreneko nasetatik abiatuz, eskailerak igota, eta metrotik abiatuta, eskailerak jaitsi eta eskuinera abiatuz, beti ere baldin eta bezeroak txartel konbinatua badauka. Txartel konbinatuak C10 (10 bidaia konbinatuta), CM (hileko txartel konbinatua) eta CJ (urtebeterako gazte txartel konbinatua) dira. Txartel konbinaturik eduki ezean, lotura egiteko geltokitik atera eta geroko bestibuluan beste garraiorako sarrerara abiatu beharko da.

Jatorria/Helmuga < Linea > Jatorria/Helmuga
Plentzia Basarrate Mb1icono.png Etxebarri (Metroa)
Santurtzi Basarrate Mb2icono.png Etxebarri (Metroa) Basauri
Bilbo-Atxuri Euskotren1.PNG Etxebarri (Euskotren) Donostia-Amara
Bilbo-Atxuri ET1dicono.png Etxebarri (Euskotren) Ermua
Bilbo-Atxuri ET3icono.png Etxebarri (Euskotren) Bermeo

Lotuneak [aldatu]

  • Euskotren Trena 1. (Bilbo - Donostia), 1D (Durangaldea, Bilbo - Ermua) eta 3. (Urdaibai, Bilbo - Bermeo) Lineak
  • Bilbobus 30
  • Bizkaibus A2610, A3613, A3621, A3622, A3918, A3928, A3929

Ikus, gainera [aldatu]