Boni Fernandez

Wikipedia, Entziklopedia askea
Boni Fernandez

Bizitza
JaiotzaBilbo1924ko urtarrilaren 2a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaBilbo2009ko urriaren 31 (85 urte)
Jarduerak
Jarduerakmusikaria eta txistularia
Jasotako sariak
Musika instrumentuatxistua

Bonifazio "Boni" Fernandez Ortiz (1924ko urtarrilaren 2a, Bilbo, Bizkaia2009ko urriaren 31, Bilbo[1]) goi-mailako txistularia izan zen.[2]

Egunkaria (1992-11-07)[2]

Bizialdia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Umezurtz gelditu eta Bilboko Misericordia etxean eman zituen urte asko eta asko. Bertan dantzak irakasten zituzten eta orduan sortu zitzaion txistua jotzeko grina. Hala ere, aita musikaria izan zuen, herriz-herri ibiltzen zen horietakoa, eta berak gutxi ezagutu bazuen ere, odoletik zetorkiola musikarako zaletasuna esaten zuen. Txistua jo baino lehen trikitrixa ikasi zuen, baina berak nahiago zuen txistua eta horretan bakarrik aritu zen gero.[2]

Lanbidez jostuna zen. Txistua ikasi zuen, 23 urterekin soldaduskan oso aspertuta zegoelako, txistu-ikastaro edo metodoa erabiliz.[3][4]

1947an soldadutza egiten zegoela Vellido musika-dendara jo, txistu bat eta Aita Hilario Olazaranen ikas-metodoa erosi, eta jotzen ikasi hasi zen bere kaxaz. Izatez jostuna zenez txistua ikasteko ez zuen denbora askorik izan baina soldadutzan denbora libre asko izan zuenez, txistuari ekin zion. Soldadutza Santanderren egin behar izan zuen, beste euskaldun multzo batekin batera, eta behin amaituta Bilborako bueltan algaraka ospatu zuten. Hamaiketan Bilbora heldu berri zirela, txistua eta danbolina hartu eta egun osoan zehar ibili ziren tabernaz taberna. Ezagutzen zituen auzoko asko zur eta lur gelditu ziren Boni txistua jotzen ikustean.[2]

Txistulari eta txistu-maisua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hamarkada askotan zehar Bilboko Txistulari Bandaren eta Bilboko Txistulari Akademiaren zuzendaria izan zen. Atzerrian Etorki eta Gaztedi taldeekin batera txistu emanaldiak eskaini zituen, Victor Olaeta balleta eta Ondarreta Abesbatzarekin batera ere bai.[1]

Manuel Landaluce, Victoriano Goitia eta Jesús Villar-ekin batera Txistu, Alboka eta Panderetako Udal Akademia sortu zuen Bilbon 1957an. aurrekari ona izan zen Euskal Herri mailan, hurrengo urtean 1958an Iruñekoa sortu zuten. 1961ean txistua Iruñeko Kontserbatorioan ere sartu zen eta Baionakoa sortu; Gasteizen ere garai berean. Isidro Ansorena, Boni Fernandez, Polikarpo Garay eta Felix Ascasso sonatuak izan ziren hegoaldeko hiriburuetako eskola haien gidariak, eta Baionan Iñaki Urtizberea gazteak hartuko zuen lan hura. 1960ko hamarkadaren hondarretan eta 1970ekoan, herri askotan ere txistu eskolak egonkortzen hasi ziren.[5] Eskola berritu haien metodo nagusia, Isidro Ansorenaren Txistu ots gozoa, nola…? liburua izango zen.[6]

Bonik hiru hamarkadetan parte hartu zuen Bilboko hamaika kultur ekitalditan, Bilboko Aste Nagusian, esaterako. Igandero aritzen zen alborada jotzen Bilboko udaletxetik San Anton elizaraino.[4][7]

Diskoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • FERNANDEZ ORTIZ, B. (1973). Boni txistulari de Bilbao [K]. CPS 9239 Columbia. L.G.: M-35760-1972.[8][5]
  • FERNANDEZ ORTIZ, B. (1973). Antología del txistu. Boni [LP]. CBS. S 65 637.[9][5]

Sariak eta errekonozimenduak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b (Gaztelaniaz) «Muere el popular txistulari bilbaíno Boni Fernández» El Correo 2009-11-02 (Noiz kontsultatua: 2022-07-31).
  2. a b c d Landabaso, Goizalde. (1992). «Boni Fernandez: «Txistuaren doinua beste edonon baino gehiago entzuten da Bilbon»» Euskaldunon Egunkariaren hemeroteka. 1990-2003. (Berria.eus) (Noiz kontsultatua: 2022-08-01).
  3. (Gaztelaniaz) «El txistu ; Lo que es y cómo se toca» www.soinuenea.eus (Noiz kontsultatua: 2022-01-29).
  4. a b c (Gaztelaniaz) «Muere el popular txistulari bilbaíno Boni Fernández» El Correo 2009-11-02 (Noiz kontsultatua: 2022-01-29).
  5. a b c Soinuenea. «Txistu» entziklopedia.soinuenea.eus (Noiz kontsultatua: 2022-08-01).
  6. Isidro., Ansorena,. (1963). Txistu ots gozoa nola? : Como obtener sonido dulce del tsixtu? Pequeño estudio para la fabricación de tsixtus silbotes, txirulas. Métodos que pueden usarse para facilitar la ejecución en los mismos.. PMC 320012369. (Noiz kontsultatua: 2022-08-01).
  7. Olea, Pedro. (1985). «Bihotzez (Pedro Olea, 1985)» filmoteka.eus: 12'30-13'30. (Noiz kontsultatua: 2023-01-02).
  8. Boni.. (D.L. 1989). Txistulari de Bilbao. BMG Ariola PMC 431418696. (Noiz kontsultatua: 2022-08-01).
  9. int., Boni,. (D.L. 1973). Antología del txistu. Discos CBS PMC 431168653. (Noiz kontsultatua: 2022-08-01).
  10. Izeta, Mariano. (1991-10-08). «Urrezko Domiña Mauriziori» Euskaldunon Egunkariaren hemeroteka. 1990-2003. (Berria.eus) (Noiz kontsultatua: 2022-07-31).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]