Bonifazio Etxegarai

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Bonifazio Etxegarai
Datu pertsonalak
Izen osoa Bonifazio Etxegarai
Jaio 1878ko ekainaren 5a
Zumaia (Gipuzkoa)
Hil 1956ko abenduaren 24a
Durango (Bizkaia)
Artikulu hau idazle zumaiarrari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus Etxegarai.

Bonifazio Etxegarai (Zumaia, Gipuzkoa, 1878ko ekainaren 5a - Durango, Bizkaia, 1956ko abenduaren 24a), euskal idazle eta legegilea.

Karmelo Etxegarairen anaia gaztea, Madrilen egin zituen zuzenbideko ikasketak. 1904. urtean Sevillako Probintzia Entzutegiko Gobernuko idazkari izendatu zuten, eta 1910ean Madrilgo Justizia Auzitegi Goreneko idazkariorde. 1922an Eusko Ikaskuntzako Zuzenbide arloko kidea zen eta euskaltzain bihurtu zen lau urte geroago, Karmelo anaia hil eta gero. 1937an Euskadiko Auzitegi Goreneko lehendakari hautatu zuten.

Bonifazio Etxegarai, eserita, bigarrena ezkerretik hasita, Euskaltzaindiako beste kide batzuekin.

[aldatu] Lanak

Zuzenbide-, historia- eta literatura-alorreko gaiak landu zituen bere idatzietan, Euskal Herria, RIEV eta Euskararen Alde aldizkarietan argitaratuak gehienak: Moción sobre derecho vasco (1923), Apéndice al Código Civil (1925), El proceso a la Zamacolada, A propósito de las palabras belenas, Algunas voces vascas usadas en el Fuero de Navarra, Euskal Erriko etxeen izenak, Lucha de idiomas en Euskadi y en Europa, Euskaldunak euskeraz, eta abar.

[aldatu] Kanpo-loturak


Euskal idazleak
Euskal idazleak
Artikulu hau euskal idazle bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.

[aldatu] Erreferentziak

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak