Bonnie Raitt
Bonnie Lynn Raitt (Burbank, Kalifornia, AEB, 1949ko azaroaren 8a) estatubatuar musikaria da. Gitarra-jotzaile, kantari eta musikagilea. Lau Grammy sariren irabazlea.
Biografia [aldatu]
Ikasle-garaian, eten bat eginda, kuakeroen talde batentzat lan egin zuen, eta klub txiki batean jo zuen. 1971n, nolabaiteko ospea zuelarik folk eta blues musikarien artean, Warner Brothers ekoizpen-etxeak kontratu bat eskaini zion, eta zenbait disko grabatu zituen: Bonnie Raitt (1971); Give It Up (1972); Takin' My Time (1974); Streetlights (1974); Green Light (1982); Nick of Time (1989); eta Luck of the Draw (1991), Longing in Their Hearts (1994), Road Tested (1995), Fundamental (1998), Silver Lining (2002), Souls Alike (2005).
Kuakeroen kide den aldetik, ingurunea babesteko taldetan parte hartu du eta Latinoamerikako jazarpen politikoaren biktimen alde lan egin du.
Kanpo loturak [aldatu]
- (Ingelesez) Bonnie Raitten webgunea
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.