Borat: Cultural Learnings of America for Make Benefit Glorious Nation of Kazakhstan

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Borat: Cultural Learnings of America for Make Benefit Glorious Nation of Kazakhstan
Datuak
Jatorrizko izenburua Borat: Cultural Learnings of America for Make Benefit Glorious Nation of Kazakhstan
Izenburua euskaraz Borat: Kazakhstango Nazio Loriotsu Onurarako Burututako Ameriketako Kultur Ikasketak
Urtea 2006
Estreinaldia 2006ko azaroaren 3a
Generoa komedia
Herrialdea  Erresuma Batua
Ameriketako Estatu BatuakAmeriketako Estatu Batuak
Iraupena 84 minutu
Aurrekontua 18 milioi dolar
Banatzailea 20th Century Fox
Zuzendaria
Larry Charles
Ekoizleak
Sacha Baron Cohen
Jay Roach
Gidoilariak
Sacha Baron Cohen
Anthony Hines
Peter Baynham
Dan Mazer
Aktoreak
Sacha Baron Cohen
Ken Davitian
Luenell
Pamela Anderson
Musikagileak
Erran Baron Cohen
Argazkilariak
Luke Geissbuhler
Anthony Hardwick
Jatorrizko hizkuntza
ingelesa
armeniera
hebreera
Sariak
Gizonezko aktore onenaren Urrezko Globo Saria - Komedia edo musikala
(Sacha Baron Cohen)
Datu gehigarriak
IMDBko fitxa irakurgai

Borat: Cultural Learnings of America for Make Benefit Glorious Nation of Kazakhstan (euskaraz Borat: Kazakhstango Nazio Loriotsu[1] Onurarako Burututako Ameriketako Kultur Ikasketak) 2006ko Larry Charles estatubatuar zinema zuzendariaren komedia filma bat da. Bertan, Sacha Baron Cohen, Ken Davitian, Luenell eta Pamela Anderson aktoreek antzeztu zuten.

Aurretik, Sacha Baron Cohen aktore eta umoristak 2002an antzeztu zuen Ali G Indahouse ("Ali G Etxen") filmean modu laburrean agertu zen Borat izeneko pertsonaia ardatz hartuta filmatu zen. 2009an umorista honek Brüno izeneeko filma ere antzeztu zuen.

Erresuma Batuan Borat fikziozko pertsonaia oso ospetsua da, baina arazo politikoak ere sortuarazi ditu, Kazakhstango enbaxadak HBO ekoiztetxeari aktoreran kaleratzea eskatzen zuen gutuna bidali zion, bestalde, Errusia eta Sobietar Batasuneko erreepublika ohietan filma honek sor zitzazkeen istiluak zirela eta, debekatua izan zen. Filmaren hasierako herrixkaren eszenak Errumaniako herrixka batean filmatuak izan ziren.

Egokitutako gidoi onenaren Oscar Saria eta Film onenaren Urrezko Globo Saria - Komedia edo musikalaren izendapenak jaso baina ez zituen irabazi. Aldiz, Gizonezko aktore onenaren Urrezko Globo Saria - Komedia edo musikala (Sacha Baron Cohen) irabazi zuen.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Borat, Kazakhstango erreportari bat da. Bere herrialdeko gobernuaren aginduz kazetaria AEBtara dokumental bat filmatzera joango da, han AEBetan ikasitako irakaspenak bere herrialdearen onurarako dokumentalean jasoko dituelarik. Baina eginkizun hau ez da dirudien bezain erraza izango, eta kazetari bitxi honek herrialde hartan bereak eta bi egiten amaituko du...

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Ingelerazko izenburuan duen akatsa mantentzen saiatzen

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]