Borat: Cultural Learnings of America for Make Benefit Glorious Nation of Kazakhstan

Wikipedia, Entziklopedia askea


Borat: Cultural Learnings of America for Make Benefit Glorious Nation of Kazakhstan (euskaraz Borat: Kazakhstango Nazio Loriotsu[1] Onurarako Burututako Ameriketako Kultur Ikasketak) 2006ko Larry Charles estatubatuar zinema zuzendariaren komedia filma bat da. Bertan, Sacha Baron Cohen, Ken Davitian, Luenell eta Pamela Anderson aktoreek antzeztu zuten.

Aurretik, Sacha Baron Cohen aktore eta umoristak 2002an antzeztu zuen Ali G Indahouse ("Ali G Etxen") filmean modu laburrean agertu zen Borat izeneko pertsonaia ardatz hartuta filmatu zen. 2009an umorista honek Brüno izeneko filma ere antzeztu zuen.

Erresuma Batuan Borat fikziozko pertsonaia oso ospetsua da, baina arazo politikoak ere sortuarazi ditu, Kazakhstango enbaxadak HBO ekoiztetxeari aktorearen kaleratzea eskatzen zuen gutuna bidali zion, bestalde, Errusia eta Sobietar Batasuneko errepublika ohietan filma honek sor zitzazkeen istiluak zirela eta, debekatua izan zen. Filmaren hasierako herrixkaren eszenak Errumaniako herrixka batean filmatuak izan ziren.

Egokitutako gidoi onenaren Oscar Saria eta Film onenaren Urrezko Globo Saria - Komedia edo musikalaren izendapenak jaso baina ez zituen irabazi. Aldiz, Gizonezko aktore onenaren Urrezko Globo Saria - Komedia edo musikala (Sacha Baron Cohen) irabazi zuen.

Argumentua

Borat (Sacha Baron Cohen) Kazakhstango erreportari bat da. Bere herrialdeko gobernuaren aginduz kazetaria AEBtara dokumental bat filmatzera joango da, han AEBetan ikasitako irakaspenak bere herrialdearen onurarako dokumentalean jasoko dituelarik. Baina eginkizun hau ez da dirudien bezain erraza izango, eta kazetari bitxi honek herrialde hartan bereak eta bi egiten amaituko du...

Aktoreak

Erreferentziak

  1. Ingelerazko izenburuan duen akatsa mantentzen saiatzen

Kanpo loturak