Bordele
|
Bordele |
||
|---|---|---|
| Akitania | ||
|
|
||
| Izen ofiziala | Bordeaux | |
| Estatua Eskualdea Departamendua Barrutia |
Akitania Gironda (33) Bordele |
|
| Alkatea | Alain Juppé (UMP) (2006-2008) |
|
| Herritarra | bordeletar | |
| Koordenatuak | 44°50′19″N 0°34′42″W / 44.83861°N 0.57833°WKoordenatuak: 44°50′19″N 0°34′42″W / 44.83861°N 0.57833°W | |
| Eremua | 49,36 km2 | |
| Posta kodea | 33000, 33100, 33200, 33300, 33800 |
|
| Biztanleria | 250.082 bizt | |
| Dentsitatea | 5.066,49 bizt/km² | |
| Sorrera | Bordigala erromatar hiria | |
| Aglomerazioa | Bordeleko Hiri Erkidegoa (CUB) | |
| INSEE kodea | 33063 | |
| http://www.bordeaux.fr | ||
Bordele (frantsesez Bordeaux eta gaskoieraz Bordèu) Frantziako hego-mendebaleko Akitaniako eskualdearen eta Girondako departamenduaren hiriburua da, bertan prefetura baitago.
229.900 biztanle zituen 2005ean, eta metropoli-guneak milioi bat inguru. Zortzi "kantoi" edo auzotan banatuta dago.
Eduki-taula |
[aldatu] Inguru naturala
Garona ibaiak hiria zeharkatzen du; hirigunearen parean ia 500 metroko zabalera du. Ozeano Atlantikotik 98 kilometrotara dago.
[aldatu] Klima
| Datu klimatikoak (Bordele-Mérignac (1971–2000)) | |||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| Hilabetea | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
| Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 10.0 | 11.7 | 14.5 | 16.5 | 20.5 | 23.5 | 26.4 | 26.6 | 23.7 | 18.8 | 13.4 | 10.7 | 18.1 |
| Batez besteko tenperatura (ºC) | 6.4 | 7.6 | 9.6 | 11.6 | 15.4 | 18.3 | 20.8 | 20.9 | 18.1 | 14.2 | 9.4 | 7.3 | 13.3 |
| Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 2.8 | 3.4 | 4.6 | 6.6 | 10.3 | 13.0 | 15.1 | 15.2 | 12.5 | 9.5 | 5.5 | 3.8 | 8.5 |
| Pilatutako prezipitazioa (mm) | 92 | 83 | 70 | 80 | 84 | 64 | 55 | 60 | 90 | 94 | 107 | 107 | 984.2 |
| Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) | 12.5 | 11.3 | 11.2 | 12.0 | 11.5 | 8.9 | 7.0 | 7.8 | 9.6 | 11.3 | 12.5 | 12.6 | 128.2 |
| Eguzki orduak | 107 | 114 | 180 | 177 | 222 | 225 | 243 | 243 | 183 | 134 | 91 | 72 | 1992 |
| Iturria: Météo France[1] | |||||||||||||
[aldatu] Historia
Erromatarren "Burdigala"-ren aztarnak ikusgai dira oraindik Bordeleko kaleetan. Cardus Maximus eta Decumanus Maximus delako antzinako kaleak egungo hiriko erdiguneko kale nagusiak dira (Rue Sainte-Catharine eta Cours de l'Intendance, hurrenez hurren). Izan ere, Biturigarren hiriburua erromatarren garaian (Vituriges Vivisci, Burdigala), IV. mendetik aurrera, Akitaniako II. hiriburu bihurtu zen Bordele. Erromako inperioaren garaian, Euskal Herria hego-iparralde zeharkatzen zuen galtzada batek lotzen zituen Galiako Burdigala (Bordele) eta Hispaniako Asturica (Astorga).
498. urtean frankoek Bordele hartu zuten, mendeetan amaitu ez zen gatazka bati hasiera emanez. Akitaniarrek eta euskaldunek, frankoen aurka bat eginik gehienetan, eutsi behar izan zioten 732. urtean Abdul Rahman Al Ghafiqiren erasoari, baina Oto I.a Handia gidari zuten oste eusko-akitaniarrek Bordele aldean makurtu behar izan zuten arabiarren aurrean; geroago, ordea, musulmanen aurrean garaipena erdietsi zuten frankoekin batera (Poitiersko gudua (732)). 816. urtean, Sigin Bordeleko kondea euskaldunekin batera altxatu zen frankoen kontra, baina Iruñean babesturik egon ondoren, gudu batean hil zuten franko germaniarrek. Akitaniako dukerriarekin batera, Bordele Ingalaterrako koroaren mende geratu zen 1154an.
XV. mendean Frantziako koroak betiko konkistatu zuen Bordele (1453, Castillongo gudua) eta Luis XI.ak bertan ezarri zuen Guienako parlamentua. Merkatari eta itsas hiri garrantzitsua izaki betidanik, lotura estuak izan zituen Bordelek euskal portu guztiekin eta XVIII. mendean Espainiako inperioaren ahuleziak erakusten hasi orduko Garonako portuak hazkunde handia izan zuen, Antillekiko merkataritzari eta esklaboen salerosketari esker. Girondarren hiriburua izan zen, Iraultzaren garaian, eta borboitarren alde agertu zen 1814an.
Bigarren Mundu Gerran, Euskal Gudarien Brigadaren ekintzek berebiziko garrantzia izan zuten, Bordeleko hiria aleman naziengandik askatzeko (1944).
[aldatu] Demografia
Bordelek egun 235.000 biztanle inguru ditu, Frantziako bederatzigarren hiririk handiena izanik. Baina inguruko eremu metropolitarra kontuan harturik, milioi bat biztanle baino gehiago dituena, seigarren handiena da.
Gertuko Communauté urbaine de Bordeaux 27 udalerri eta 714.727 biztanle ditu.

|
|||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
[aldatu] Ekonomia
Bordele Frantziako hego-mendebaleko hiri garrantzitsuena da. Frantziako seigarren portua (10.012.000 tona 1984an), bertatik banatzen dira Bordeaux ardo ospetsuak. Aerodromoa (Mérignac), petrolio findegiak (Bec d´Ambès, Pauillac), ontziolak, industria metalurgikoa, elektrikoa, hegazkinak, janari industria, zurgintza, kimika industria.
[aldatu] Kultura
[aldatu] Ondarea
Paris ondoren, Bordele da Frantzian monumentu historiko izendatuta eraikin gehien dituen bigarren hiria. Horien artean da Bordeleko katedrala.
Hiriko kaiak (Port de la Lune), Garona ibaiaren ertzetan eraikitakoak, UNESCOk izendatu ditu Gizateriaren Ondare.
Pessac auzuneko Cité Frugès delako hirigintza-antolakuntza modernoa, Le Corbusier arkitektoak 1924an diseinatua, eta gaur egun Zone de Protection du Patrimoine Architectural Urbain et Paysager gisa sailkatua.
[aldatu] Unibertsitatea
Bordeleko Unibertsitatea Frantziako osoko garrantzitsuenen artean dugu. Lau zentro nagusi hartzen ditu barne.
[aldatu] Gastronomia
Gastronomian, mundu mailan ezaguna dugu Bordeleko ardoa.
[aldatu] Eraikinak
- Pont de pierre
- Eliza zahar ugari daude Bordelen: Saint-André (XII. mendeko habeartea, XIV. mendeko koroa), Sainte-Eulalie eliza (XII-XVI m.), Sainte-Croix eliza (XII-XIII m.), Saint-Michel eliza (XIV-XVI m.) eta Saint-Michel dorrea, Frantziako hegoaldeko orratzik luzeena (109 m) eta Notre-Dame eliza (XVII-XVIII).
- Gallien jauregiaren eta anfiteatro baten hondakinak (III. m.).
- XVIII. mendeko lan aipagarriak: Bordeleko Antzoki Handia (V. Louis, 1773-1780), prefetura eraikuntzak, La Place de la Bourse (Gabriel), udaletxea, artzapezpiku egoitza zaharraren ondoan eta Le Jardin Public lorategi-pasealekua (Tourny, XVI. m.).
- Antzinako hiriko ateak: Porte de la Grosse Cloche (XIII-XV. m.), Porte de Bourgogne eta Porte d´Aquitaine (XVIII. m.).
- Artzapezpikutegia ere badago.
- Stade Jacques Chaban-Delmas: Girondins de Bordeaux futbol taldearen estadioa.
[aldatu] Hedabideak
"Sud Ouest" egunkariak hiri honetan dauka egoitza nagusia.
[aldatu] Kirolak
Girondins de Bordeaux hiriko futbol talde nagusia da, bere etxeko partiduak Stade Jacques Chaban-Delmas estadioan jokatzen dituelarik.
[aldatu] Bordeletar ezagunak
- Pierre de Lancre (1553-1631), magistratu inkisidorea.
- Michel de Montaigne (1533-1592), filosofo eta idazle humanista.
- Odilon Redon (1840-1916), margolari sinbolista.
- François Mauriac (1885-1970), idazle Nobel Sariduna.
- Paul Gouyon (1910-2000), Baionako apezpikua eta Frantziako kardinala.
- Pantxi Sirieix (1980-), futbolaria.
[aldatu] Euskal Diaspora
- Bordeleko Euskal Etxea (Euskaraz) (Frantsesez) (Ingelesez) (Gaztelaniaz)
[aldatu] Herri eta hiri senidetuak
|
|
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.
- ↑ Météo France
- ↑ INSEE, Résultats du récensement de la population - 2006, http://www.recensement.insee.fr/searchResults.action?zoneSearchField=&codeZone=33063-COM
- ↑ 2009 Bristol City Council, Bristol City – Town twinning, http://www.bristol.gov.uk/ccm/navigation/leisure-and-culture/tourism-and-travel/town-twinning/
- ↑ 2006–2009 Municipal Directorate of the Presidency Services International Relations Office, International Relations of the City of Porto, http://www.cm-porto.pt/document/449218/481584.pdf
- ↑ Saint Petersburg City Government, Saint Petersburg in figures – International and Interregional Ties, http://eng.gov.spb.ru/figures/ities
[aldatu] Kanpo loturak
- (Frantsesez) Bordeleko webgune ofiziala