Bordele-Irun trenbidea

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Bordele - Irun trenbidea Bordeleko Saint-Jean eta Irungo geltokiak lotzen dituen trenbidea da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bordele-Akize-Baiona trenbidearen ibilbidea 1852ko abuztuaren 24ko dekretu baten bidez onartu zen. 1854an Baionara heldu zen eta hurrengo urteetan Hendaiara arteko zatia egin zen[1].

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

SNCF erakundeak ustiatutako trenbideak bide bi eta 1500 W-ko tentsioa ditu. TGV, Corail Intercités, ter eta Corail Lunéa zerbitzuek erabiltzen dute.

Trenbide hauekin du lotuena:

Zeharkatutako udalerri nagusiak Bordele, Akize, Baiona, Hendaia eta Irun dira.

Trenbideak Frantziako zuzenarik luzeenetariko bat du, Facture eta Morcenx herrien artekoa.

Bere ezaugarri fisikoak dela medio, trenbidea abiadura saiatzeko aproposa da. 1955eko martxoaren 28 eta 29an bertan 331 km/o abiadura errekorra lortu zuten. Trenbide honetan ere TGV 001ek 318 km/o abiadura lortu dute.

Hala ere, egun trenek ez dira 160 km/o baino arinago joaten.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Trenbidearen ibilbidea
Labouheyreko geltokia
Km. Geltokia Lotunea
0,000 Bordele-Saint-Jean Paris, Nantes eta Tolosa
4,020 Médoquineko bidegurutzea
4,194 Talence-Médoquine Pointe de Grave
6,995 Pessac
8,800 A-630ren pasabidea
9,516 Alouette-France
13,416 Gazinet-Cestas
17,424 Toctoutau
19,855 Pierroton
24,905 Croix-d'Hins
28,640 Marcheprime
34,800 Canauley
39,341 Facture-Biganos
41,165 Eygako zubia (31 m.)
42,012 Eyreko zubia (72 m.)
42,159 Lamotheko bidegurutzea
42,307 Lamothe Arcachon
43,749 A-660ren pasabidea
51,332 Caudos
62,650 Lugos
75,535 Ychoux
88,851 Labouheyre
96,088 Solférino
108,542 Morcenx Mendi-Marzana
122,043 Rion-des-Landes
133,755 Laluque
139,071 Buglose
140,654 Basta-les-Forges
147,459 Akize Paue
152,934 Mées
157,562 Rivière
161,919 Saubusse-les-Bains
166,270 Saint-Geours-de-Maremne
171,936 San Bisentse
178,088 Bénesse-Maremne
182,998 A-63en pasabidea
184,690 Labenne
187,837 Ondres
193,787 Bokale
197,555 Baiona
197,756 Espiritu Sainduko tunela(176 m.)
199,133 Aturriko zubia (273 m.)
199,311 Mousserollesko tunela (218 m.)
199,538 Mousserollesko bidegurutzea Tolosa
200,090 Errobiko biaduktua (86 m.)
200,487 La Flourideko biaduktua (81 m.)
200,286 Marracqeko bidegurutzea
200,964 Marracqeko tunela (823 m.)
202,906 Marracq
203,236 Arènesko tunela (71 m.)
203,854 Allées-Marines
207,291 Biarritz
208,939 La Négresseko tunela (374 m.)
212,085 Uhabiako zubia (15 m.)
212,335 Bidarte
214,129 Getaria
220,394 Donibane Lohizune-Ziburu
220,635 Ugaranako zubia (50 m.)
223,318 Untxingo zubia (26 m.)
227,462 Redoutesko tunela (416 m.)
230,200 Les Deux Jumeaux
232,796 Hendaia
233,251 Bidasoako biaduktua (111 m.)
235,063 Irun Renfe eta EuskoTrenen trenbideak

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Jean-Pierre Cazaux: Boucau et Tarnos, Mémoire en Images bilduma, Éditions Alan Sutton, Joué-lès-Tours (Indre-eta-Loira, Frantzia), 2001.