Bordigherako elkarrizketa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bordigherako elkarrizketa
MotaBilera
Honen parte daForeign policy of Francoist Spain during World War II (en) Itzuli eta Italy–Spain relations (en) Itzuli
Data1941eko otsailaren 12a
HerrialdeaItalia
Parte-hartzaileak

Bordigherako elkarrizketa edo Bordigherako batzarra Italiako Bordighera herrian 1941eko otsailak 12an ospatu zen batzar bat izan zen, Francisco Franco eta Benito Mussoliniren artean Adolf Hitlerren ekimenez. Lortu ez zen helburua zera zen: Francoren gobernua Hitler eta Mussolinirekin bat egitea Munduko Bigarren Gerran.

Aurrekariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mussolini, Rodolfo Grazianiren porrotaren ondoren, Hitlerrengana joan zen laguntza bila. Alemaniar diktadoreak, Erwin Rommelek aholkatuta, Afrika Korps izeneko espedizio talde bat osatzea erabaki zuen Afrikarako eta Mussoliniri Franco Espainiak Bigarren Mundu Gerran parte hartzeko konbentzitzeko aholkatu zion.

Archibald Wavellen britainiar tropek lortutako garaipenek Alemaniako Aginte Altuak Gibraltar konkistatzeko eta Mediterraneo itsasoa ixteko zituen planak abian jartzera behartzen zuen.

Galeazzo Ciano kondeak Ramón Serrano Suñerri idatzi zion, eta Mussolini eta Francoren arteko elkarrizketa Bordighera herrian 1941eko otsailak 12an ospatuko zela adostu zen.

Elkarrizketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Francok, hegazkinetaz mesfidati zen José Sanjurjo eta Emilio Mola hegazkin istripu banatan hil ondoren, Italiara trenez joatea erabaki zuen, Vichyko gobernuko Frantzia zeharkatuz. Bidaia ixilpekoa izan zen. Abiatu aurretik, Francok, zuhur jokatuz, gobernua Juan Vigón, José Enrique Varela eta Esteban de Bilbao Eguía generalek osatutako direktorio baten eskuetan utzi zuen protokolo bat sinatu zuen lurralde nazionaletik kanpo zegoen denboran.

Elkarrizketa mugako herria zen Bordigheran ospatu zen, Villa Regina Margheritan, eta lau ordu eta erdi iraun zuen bi ekitalditan. Franco Serrano Suñerrekin agertu zen elkarrizketara. Galeazzo Ciano ez zen elkarrizketara joan greziar frontear pilotu aktibo bezala baitzegoen.

Mussolinik une bakar baten ere ez zuen egin erreferentziarik Italia faxistak Francori Espainiako Gerra Zibilean eman zion laguntzari. Mussolinik, Ardatzak erabateko garaipena lortzean zuen ziurtasuna adierazi zuen, neutraltasunak garaileei batzeak zituen abantailak galtzea suposatzen baitzuen, baina Espainia Gerran nola eta noiz sartu soilik Francoren ardura zen.

Francok, bere aldetik, Hendaiako elkarrizketan Hitlerri adierazi zion tesia mantendu zuen: berak ez zion militarki Ardatzarekin aritzeari uko egiten, baina espainiar ekonomiak gari eta gasolina hornidurak behar zituen, une horretan soilik itsasoz bestaldetik jasotzen zituen gaiak, baina Espainia gerran sartzean moztu egingo zirenak.

Elkarrizketa Mussolinik Espainiak gerran sartzeko jarri zituen bi baldintzak kontutan hartuz amaitu zen.

  • Gari, arma eta erregaiz berehala hornitzea
  • Espainiak Afrika iparraldean jasoko zituen lurrak, eta, bere aldarrikapen nagusia zen Gibraltar berrikustea.

Ez ziren ados jarri, baina Francoren errejimenak lagundu egin zien ahal zuen guztietan nazioartean arazorik sortzen ez zion bitartean.

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]