Boris Kaufman
Wikipedia(e)tik
Boris Kaufman jatorri errusiarreko kameralaria izan zen (Bialistok, 1906 - New York, 1980). Mikhail anaiak eta Denisek, Dziga Vertov ezizenez ezagunak, irakatsi zioten zinemagintza. Parisen bizilekua harturik, Jean Vigo zinemagilearen lanak filmatu zituen. Ameriketara joan, eta Elia Kazanen On the Waterfront (1954, Kaian) eta Splendor in the Grass (1961, Belarraren Distira) egin zituen, besteak beste.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.