Boris Nemtsov

Wikipedia, Entziklopedia askea

Txantiloi:Agintari infotaula Boris Jefimovitx Nemtsov (errusieraz: Бори́с Ефи́мович Немцо́в; Sotxi, 1959ko urriaren 9a - Mosku, 2015eko otsailaren 27a) errusiar zientzilari eta politikari liberala izan zen. 1997 eta 1998 bitartean, Boris Jeltsinen gobernuko lehen ministrordea izan zen. 2000ko hamarkadatik aurrera Vladimir Putinen aurkari ezagunenetako bat bilakatu zen eta, besteak beste, Errusiak Donbassen eta Krimean izan zuen esku-hartzea salatu zuen. 2015eko otsailean hil zuten, Moskuko Kremlin jauregitik hurbil paseoan zebilela[1].

Erreferentziak

  1. Mikel P. ANSA: Oposizio tiroka isildua Berria.eus
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Boris Nemtsov Aldatu lotura Wikidatan