Boris Shakhlin

Wikipedia, Entziklopedia askea
Boris Shakhlin
Gimnasta

Informazio pertsonala
Izen osoaBoris Anfijanovitx Shakhlin
Ordezkatutako herrialdea Sobietar Batasuna
Jaiotza1932ko urtarrilaren 27a
Ishim, Errusia
Heriotza2008ko maiatzaren 30a (76 urte)
Kiev, Ukrainia
Garaiera171 zentimetro
Pisua71 kilogramo
DiziplinaGizonezkoen gimnasia artistikoa
KlubaBurevestnik
Erretiroa1966

Boris Anfijanovitx Shakhlin (errusieraz: Борис Анфиянович Шахлин; Ishim, Ukraina, Sobietar Batasuna, 1932 - Kiev, Ukraina, 2008) gimnasta izan zen. Shakhlinek bere karreran zehar Olinpiar Jokoetako hiru edizioetan beste edozein gizonezko atletek baino domina gehiago eskuratu zituen, hamahiru domina, horietako zazpi urrezkoak. Eta Olinpiar Jokoak ez ezik munduko 14 txapelketa ere irabazi zituen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

12 urterekin umezurtz gelditu zen eta harrezkero aiton-amonekin hezi zen. Ospe handiko gimnasta izatera iritsi zen, eta kazetariek Boris Burdin ezizena ezarri zioten. 1956an Melbournen urrezko bi domina eskuratu zituen, horietako bat zaldi arkudunean, eta zortzigarren gelditu zen sailkapen nagusian. 1969an garaipena lortu zuen berriro arkudun zaldian, eta barra paraleloetan ere domina lortu zuen; urrezko bi haiez gainera, zilarrezko beste bi domina eskuratu zituen. Azken Olinpiar Jokoak 1964koak izan zituen, Tokion. 32 urte zituen ordurako, eta urrezko domina bakarra lortu zuen arren, sailkapen nagusian hirugarren gelditzea lortu zuen.

Tokioko jokoen ondoren kirolari profesional gisa jarraitu zuen, harik eta 1966an, Dortmundeko munduko txapelketan, huts egin eta erretiroa hartu zuen arte.

Gimnastika profesionaletik erretiratu ondoren Ukrainako Gimnasiako Federazioko lehendakari izendatu zuten.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]