Borland International
Wikipedia(e)tik
Borland International ordenagailuentzako software eta programazio-hizkuntzak ekoizten dituen estatubatuar enpresa. Elkartea 1983an sortu zuen Philippe Kahn frantses matematikariak. Bereak dira Turbo Pascal, Paradox, dBASE eta Qattro Pro programazio-hizkuntza eta softwareak.
1991n Ashton-Tate Corporation enpresaren jabe egin zenean, datu-baseen merkatuan protagonista nagusi bihurtu zen; bateratzeko unean 450 milioi dolarreko irabaziak zituzten bien artean. Hala ere, Paradox eta Quattro Pro datu-baseen programak merkatura ateratzeko izandako atzerapenek galera handiak eragin dizkio enpresari.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.