Borneo

Koordenatuak: 1°S 114°E / 1°S 114°E / -1; 114
Wikipedia, Entziklopedia askea
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 14:56, 27 iraila 2016
Borneo

Satelitezko irudia
Geografia
KokapenaHego-ekialdeko Asia
UhartediaSondako Uharte Handiak
Azalera743.330 km²
Punturik garaienaKinabalu mendia
Politika
Herrialdea Indonesia
ProbintziakMendebaldeko Kalimantan
Erdialdeko Kalimantan
Hego Kalimantan
Ekialdeko Kalimantan
Ipar Kalimantan
Herrialdea Brunei
BarrutiakBelait
Brunei eta Muara
Temburong
Tutong
Herrialdea Malaysia
EstatuakSabah
Sarawak
Gizartea
Biztanleria18.590.000 bizt. (2009)
Dentsitatea21,52 bizt./km²


Borneo[1] munduko hirugarren uharterik handiena da, Groenlandia eta Ginea Berria ondoren, 743.330 km2-ko azalerarekin, Insulindia uhartedian kokatua. 16 milioi pertsona bizi ziren guztira 2000. urtean.

Asiako hego-ekialdean kokatuta, lurralde hau administratiboki hiru herrialdetan banaturik dago: Alde batetik, Indonesiak zati handiena hartzen du (Kalimantan), hegoaldeko bi herenak hain zuzen ere. Bestetik, Malaysiak ipar-mendebaldeko herena hartzen du ia osorik (Ekialdeko Malaysia), erdialdean zatitxoa baino ez utziz Brunei herrialde txikiari.

Geografia

Muga hauek ditu: iparraldean Hegoaldeko Txinako itsasoa, ipar-ekialdean Celebesko itsasoa, Makassar itsasartea ekialdean, Javako itsasoa hegoaldean, eta Karimata itsasartea hego-mendebalean. Borneo uhartea oso menditsua da eta Kinabalu (4.095 m) da mendirik altuena, uhartearen iparraldeko muturrean kokatutakoa.

Oihan sarri batek ia uharte osoa estaltzen du. Borneoko zenbait eremu ikertu gabe daude oraindik. Oihan ezezagun honetan, Barito, Kapuas eta Mahakan ibaietan zehar, jatorriz Indonesiakoa den jendea bizi da; Dayak herria, hain zuzen.

Ibaiei dagokienez, Kapuas (1.143 km), Mahakam (980 km), Barito (880 km) eta Rajang (563 km) luzeenak dira.

Borneo, politikoki, hiru estatutan banaturik dago: iparraldea (Sabah eta Sarawak) Malaysiakoa da; Brunei (kolonia ingelesa); gainerakoa (Kalimatan) Indonesiakoa da. 6.887.000 biztanle. Hiri nagusia Bandjarmasin da. Beste hiri garrantzitsuak Balikpapan, Brunei, Kota Kinabalu, Kuching eta Pontianak dira.

Historia

Europarrak XVI. mendean kokatu ziren Borneoko kostaldean. Holandarren, espainiarren eta ingelesen helburua izan zen uhartearen jabe egitea. Japoniarrek Kalimantan (Borneo holandar zaharra) hartu zuten 1942. eta 1945. urteetan zehar, egun Indonesiaren zati bat dena. Iparraldeko Borneo zaharra (egungo Sabah) eta Sarawak estatua Malaysiari lotu zitzaizkion 1963. urtean. Brunei sultanatua ingelesen mende dago.

Ekonomia

Bertako oihanetatik ateratzen den zura Borneoko baliabide natural garrantzitsuenetakoa da.

Dayak herrian erretako eremuen gaineko nekazaritza erabiltzen du, ladang izeneko teknikaz. Nekazari herria da: arroza, tabakoa eta piperra ekialdean eta hevea iparraldean. Petrolio baliabideak ez daude oso ustiatuak (petrolio putzuak Tarakan eta Banjun eta petrolio findegia Balikpapanen). Kalitate eskaseko ikatza du, gero eta garrantzi gutxiago duena.

Erreferentziak

  1. Euskaltzaindia. (2012-06-29). 171. araua: Asiako toponimia. (Noiz kontsultatua: 2013-02-10).

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Borneo Aldatu lotura Wikidatan