Bornholm

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Bornholm

Bornholm
Rønne hiriburua
bandera

armarria

Estatua DanimarkaDanimarka
Eskualdea Danimarkako Hiriburu Eskualdea
Koordenatuak 55°05′N 14°43′E / 55.083°N 14.717°E / 55.083; 14.717Koordenatuak: 55°05′N 14°43′E / 55.083°N 14.717°E / 55.083; 14.717

Denmark location bornholm.svg

Eremua 588 km2
Garaiera 0-162 m
Biztanleria 42,154 bizt. (2010)
Dentsitatea 0,07 bizt./km²
http://www.brk.dk

Bornholm (norvegiera zaharrean Burgundaholmr, Burgundiarren irla) Itsaso Baltikoan Danimarkatik urruti dagoen irla da, 150 kilometro ingurura, hala ere Danimarkako Hiriburu Eskualdearen barnean sartuta dago.

Eduki-taula

[aldatu] Demografia

Rønne da uharteko hiri handiena bere 13.924 biztanlerekin. Beste herri batzuk Nexø (3.732) eta Aakirkeby (2.090) dira.

XX. mende hasieratik ez da uhartearen populazioa asko aldatu.

1901 1925 1945 1965 1986 2005 2010
40.677 45.550 47.185 48.620 46.919 43.347 42.154

[aldatu] Historia

Danimarka beti izan da Bornholm irlaren jabea, tarte motzetan Lübeckek (1525) eta Suediak (1645) kontrolatu izan badute ere.

Badirudi burgundiarren irla izan zela V mendearen inguruan eta hortik datorkiola izena. Ondorengo mendeetan Danimarkakoa zen Eskania eskualdearen barnean egon zen. Danimarkak eskualde hau galdu zuenean Kopenhagek hartu zuen bere kontrola, Itsaso Baltikoan zuen posizio estrategikoa zela eta.

Bigarren Mundu Gerran alemaniar naziek erraz konkistatu zuten irla. Beren helburua aliatuen urpekuntziak Alemaniara ez iristea zen. Hegazkin sovietarrek bonbardaketa ugari egin zituzten bertan agintean zegoen Von Kamft generala ez baitzen errenditzen.

[aldatu] Ondasun nabarmenak

  • Hammershus gazteluaren aztarnak: Ertaroan iparraleko Europan zegoen gaztelurik handiena izan zen. XIII. mendean eraiki zuen Lundeko apezpikuak. 1750. urtean egoera txarrean zeuden zati asko bota zituzten eta orain berreraikitze lanetan ari dira.
  • Østerlars eliza: Bornholm irlan lau eliza borobil daude eta Østerlars kirke da denetan ezagunena. 1160. urte inguruan eraiki zuten.
  • Jons Kapel labarrak: 40 metroko altuera duten labarrak dira.

[aldatu] Ikus, gainera

[aldatu] Kanpo loturak

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak