Bortziriak

Wikipedia(e)tik
(Bortziritik berbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Bortziriak

 Nafarroa
Navarra - Mapa municipal Zonificacion 2000 Cinco Villas.svg
Azalera 262,1 km²
Biztanleria 8.658 (2010)
Dentsitatea 3,03 bizt / km²
Udalerriak Arantza, Bera, Etxalar, Igantzi eta Lesaka
Herririk handiena Bera (3.691 biztanle)

Bortziriak edo Bortzerriak Nafarroako ipar-mendebaldean dagoen eskualde mugakoa da, 7.500 biztanle inguru daukana.

Gipuzkoa eta Lapurdiko mugan dago kokatuta eskualdea.

Eduki-taula

[aldatu] Mugakideak

Mugakide hauexek ditu: Mendebaldean Bidasoaldea-Txingudi eta Oarsoaldea, iparraldean Ezpeletako Kantonamendua, hegoaldean Sunbilla herria eta Malerreka eskualdea eta ekialdean Baztanaldea.

[aldatu] Udalerriak

Eskualdeari bost (bortz) herri hauek ematen diote izena:

  1. Bera: 3.691 biztanle (2009).
  2. Lesaka: 2.665.
  3. Etxalar: 788.
  4. Arantza: 628.
  5. Igantzi: 604.

[aldatu] Inguru naturala

Aiako Harria (837 m) Bortzirietako ipar-mendebaleko muturrean dago, Oarsoaldea eta Bidasoaldea eskualde gipuzkoarrekin mugakide. Halaber, hainbaten ustez Mendebaldeko Pirinioetako lehen tontorra da, itsasotik begiratuta.

Bestela, Bidasoa ibaiak ingurunea zeharkatzen du, Beratik igaroz.

[aldatu] Euskara

Nafarroako ingurunerik euskaldunenen artean dugu Bortziriak, euskal hiztunak biztanleen %70etik gora izanda. Portzentaia altu horren erakusle, UEMAko kide da Arantza herria.

Halaber, bertsolaritza moduko jarduerak bizi-bizi daude gaur egun zonalde honetan.

Eskualdeko berezko hizkerari dagokionez, nafar-lapurteraren eredu bikaina da.

[aldatu] Hedabideak

"Ttipi-Ttapa" komunikazio taldeak euskarazko aldizkaria (paperez eta interneten) eta telebista katea eskaintzen ditu.

[aldatu] Pertsonaia ezagunak

[aldatu] Kanpo loturak

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak