Bosgarren zutabe

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sudeteetako alemaniar Freikorps

Bosgarren zutabea eraso izandako hiri edo nazio batean barnetik azpijana egiten duen taldea da. Esapidea Espainiako Gerra Zibilean sortu zuen Emilio Mola jeneralak 1936an Madrili erasotzen zuten zutabe matxinoak aipatzean.[1] Laster ospetsu bilakatu eta Bigarren Mundu Gerran zehar mundu osora zabaldu zen: Hirugarren Reichen alde egin zuten frantsesak, Volgako Alemaniarren Errepublika Autonomoan bizi ziren alemanak, Estatu Batuetan bizi ziren japoniarrak, eta abar.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Preston, Paul; De Andrés, Jesús; Cuéllar, Jesús. (2005). Atlas ilustrado de la guerra civil española. Madril: Susaeta ISBN 9788430551934..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Politika Artikulu hau politikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.