Bosnia-Herzegovinaren banaketa administratiboa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Bosnia-Herzegovinaren banaketa administratiboa Daytongo Akordioan zehaztu zen. Herrialdea bi entitate konfederatutan dago banaturik: Bosnia-Herzegovinako Federazioa —Federazio Kroaziar-Musulmana ere deitzen diote, eta lurraldearen %51 inguru hartzen du— eta Bosniako Serbiar Errepublika —lurraldearen %49 inguru hartzen du, eta herrialdeko biztanleen %40 inguru—. Bien artean dago Brčkoko Barruti Autonomoa, estrategikoki oso garrantzitsua, Bosniako Serbiar Errepublika bitan zatitzen baitu.[1] Entitate bakoitzak azpibanaketak ditu: Bosnia-Herzegovinako Federazioak kantoiak eta Bosniako Serbiar Errepublikak eskualdeak.


Bosnia-Herzegovinaren banaketa administratiboa
Bandera Armarria Entitatea Izena bertako
hizkuntzan
Hiriburua Eremua[2]
(km²)
Biztanleria
(2013ko errolda)[2]
Hizkuntza ofiziala(k)
Bosnia-Herzegovinako Federazioa Federacija Bosne i Hercegovine Sarajevo 26.182 2.219.220 Bosniera, kroaziera eta serbiera
Bosniako Serbiar Errepublika Република Српска Sarajevo (ofiziala), Banja Luka (de facto) 24.617 1.170.342 Serbiera, bosniera eta kroaziera
Brčkoko Barrutia Brčko distrikt / Брчко дистрикт Brčko 402 83.516 Bosniera, kroaziera eta serbiera

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Perez Zala, Ander. Batasuna lehenik. Berria egunkaria, Udako serieak, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2020-1-31).
  2. a b Bosnia and Herzegovina. citypopulation.de (Noiz kontsultatua: 2020-2-1).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]