Bost Gremio Nagusiak

Wikipedia, Entziklopedia askea

Bost Gremio Nagusiak (gaztelaniaz Los Cinco Gremios Mayores), hau da, Madrilgo bitxigile, jostun, zetagile, zapigile eta lentzeriagileenak, 1667an sortutako elkarte bat da, kapitalismoaren aurreko instituzio bezala funtzionatu zuena, Espainiako Antzinako Erregimeneko politika ekonomiko merkantilistarekin modu bateragarrian.

Bere gremioei izena ematen zien produkutuen inportazio, ekoizpen eta zabaltzearen monopolioa mantentzeaz gain, euren negozioak finantzetara zabaldu zituzten (Estatuari emandako maileguak eta interesekin jasotako dirua), baita beste konpainia batzuen kontrol, herri eta gortearen hornikuntza (hornikuntzaren obligaziodun bezala XVIII. mendeko zenbait urtetan), Espainiak Amerikarekin zuen merkataritzan parte hartzera iristeraino, Sevilla-Cadizeko monopolioa, beste espainiar herri batzuen mesedetan desegiten ari zenean.

Gaur egun Jacinto Benavente deitzen den enparantzako bere jauregia, estilo neoklasikozko arkitekturaren adibide da.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]