Bost esne

Wikipedia, Entziklopedia askea

Bost esne (gaztelaniaz: Cinco leches) Lau esne delakotik eratorria den azkenburukoa da, Latin Amerikan ohikoa. Lau esne izenekoan erabiltzen diren osagaiez gain, bosgarren osagai bat gehitu zaio, koko esnea, Erdialdeko Amerikan oso ugaria. Osagai honek, esnekiekin zerikusirik ez duen arren, azkenburukoaren sortzaileak, oso irudimen handikoa, literalki hartu du.

Sei esne izeneko aldaera ere badago, gainetik, merengea duena, eta, asmatzaile batzuek, zazpi esne deitzen dute kanela daramana.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Gastronomia Artikulu hau gastronomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.